Sokamuturreko lehiaketaren sari banaketa

Urola-Kostako Hitza 2004ko api. 2a, 18:04
  • Apirilaren 13an izango da, Antxieta etxean
  • Aurkeztutako argazkiekin erakusketa zabalduko da

Pazko Asteko asteartean, apirilaren 13an, aurrez, Inauterietan, ospatu zen XXV. Kutxa Juan Antxieta argazki lehiaketako sari ematea izango da, Antxieta etxean, 19:00etan.

Juan Antxieta argazki lehiaketan sokamuturra izaten da gai nagusia eta inauterietako giroa jasotzen duten argazki onenak ere sarituak izaten dira.

Argazki ikusgarriek hartzen dute parte lehiaketan; eta urtero bezalaxe, sariak banatzearekin batera lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa irekitzen da, Antxietan bertan. Apirilaren 30a arte izango da irekita, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegiarekin. Erakusketa ikustera urtero jende piloa hurbildu ohi da.