Uztarriaren aldizkariak diseinu berria du apiriletik

Uztarria.eus 2004ko api. 2a, 19:04
Uztarriaren atal berria: denbora-pasa
  • Uztarria herri aldizkaria jantzi berriarekin atera da apirilean, diseinua berritu duelako. Ez ikusi? Ez al duzu jasotzen Uztarria? Eman ezazu izena
  • Ikustekoa da. Hemen orrialde batzuk

Uztarriak beste ahalegin komunikatibo eta informatibo bat egin du orain, herri aldizkariaren diseinua berritu egin duelako.

Berrikuntza zergatik.

  • Urola-Kostako Hitza egunkaria otsailean sortu zen, eta Hitza egunerokoa izanda (Uztarria da sortzaileetakoa), herri aldizkariaren planteamendua pixka bat aldatu beharra zegoen.
  • Irakurleei gero eta produktu hobea eskaintzeko.

Diseinuaren ezaugarriak

  • Diseinua garbiagoa, freskoagoa eta modernoagoa egin nahi izan dugu.
  • Atseginagoa; altueran, aurrekoa baino 2,7 zentimetro txikiagoa.

Orrialdeak.

  • Hilero 40-44 orrialde.

Banaketa.

  • Etxera banatzen da, buzoira, Hitza egunkariarekin batera

Denetik izango du aldizkariak: iritzi artikuluak, gogoetak, inkestak, komikia, webeko eztabaidak, denbora-pasak...

Uztarriaren ibilbidea

Uztarria Kultur Koordinadora 1998ko martxoaren 3an sortu zen. 1997ko maiatzetik 1998ko martxora bitartean egindako gogoeten ondorioz eratu zen, eta bertan euskara eta kultur talde askok eta zenbait herritar ezagunek parte hartu zuten.

1999ko azaroan atera zuen Uztarria herri aldizkariaren 1. zenbakia, 32-36 orrialdekoa. 2002ko urtarrilean diseinua aldatu egin zuen, orrialde gehiagorekin (44-48). Orain egin du aldizkariaren beste diseinu aldaketa.

2002ko urtarrilean web orri berria sortu zuen. Oso harrera ona izan zuen eta adituen kritika ederrak.

  1. bazkide

    Uztarriaren proiektu konunikatiboak herritarren babes handia du, elkarteak dagoeneko 800 bazkide dituelako. Oraindik bazkide ez bazara, deitu 943 15 03 58. Hainbat abantaila izango dituzu.