Ikasberri Pilota Elkartearen 'Pala Txapelketako Finalak'

Ikasberri pilota elkartea 2004ko mar. 31a, 14:03
  • Apirilak 4, igandean, ospatuko dira Izarraitz pilotalekuan, goizeko hamaiketatik aurrera.

Apirilak 4, igandean, ospatuko dira bai emakumezko nahiz gizonezkoetan Ikasberri Pilota Elkartearen pala txapelketako finalak. Izarraitz pilotalekuan izango dira, goizeko hamaiketatik aurrera. Aurrena 2. mailako finala izango dugu ikusgai, ondoren emakumezkoen azken partida eta bukatzeko eta sari banaketaren aurretik gizonezkoen 1. mailako finala. Txapelketan guztira 30 bikote aritu dira lehia bizian eta kiroltasun osoz eta aipatu beharra dago giro bikaina egon dela txapelketan zehar. Txapelketa honen ostean pilota elkarteak atsedena hartuko du eta Aste Santu ondoren Eskuzko txapelketari ekingo dio.