Ikasberrik uste baino lan gehiago izan zuen partida irabazteko

uztarria@.com 2004ko mar. 29a, 19:03
  • Jubenilak igoera postuan dira berriz, 3-1 irabazi eta gero
  • Kadeteek lehenengo postuan jarraitzen dute

Larunbatean jokatutako partidan, uste baino lan handiagoarekin, azkenik mendean hartu zuten Intxaurrondo futbol taldea. Garmendipen jokatu zuten eta 2-1eko garaipenari esker, igoera fasean sailkapeneko bigarren postuari eusten diote.

Jubenilak ere igoera fasean daude murgilduta eta momentuz, igotzeko postuetan dira. Etxean jokatu zuten hauek ere eta 3-0 irabazi zien Oiartzungo taldeari.

Kadeteak betiko mailan

Azken aldiko emaitza onei eutsiz, asteburuan ere erraz irabazi zuten Ikasberriko gazteenek. Eibartarrak taldeari 3-0 irabazi zieten eta kopan lehengo postuan dira.