Hirugarren mailako Lagun onak taldeak salbazioa gero eta gertuago

Uztarria.eus | Kirolak
2004ko mar. 29a, 16:03

  • Lemonaren zelaian 0-2 irabazi zuten
  • Davitxi eta Gurutz izan ziren golagileak; biak bigarren zatian

Lagun Onak hirugarren mailako futbol taldeak, garaipen garrantzitsua lortu zuen asteburuan Lemona aurkari indartsuaren zelaian. Garaipen honekin mailari eusteko aurrerapausu handia egin dute.

Lehen zati borrokatuaren ondoren - hutsean amaitu zen -, bigarren zati bikaina egin zuten azpeitiarrek. Hasi bezain laster, epaileak penaltia adierazi zuen eta Davitxi kapitaina arduratu zen markagailuan 0-1ekoa jartzeaz. 46. minutua zen eta handik lau minutura, Gurutz aurrelariak 0-2koa sartu zuen eta partida erabakita utzi, hiru puntuak Azpeitira ekartzeko.

Bi taldeen hamikakoa hau izan zen:

Lemona: Jorge, Azpiazu, Oscar, Basabe, Gorka, Otero, Zabala (Joseba, 65. minutua), Iñigo (Pastrian, 70. minutua), Raul Calle, Ruben Ruiz eta Pitxi (Barrios, 79. minutua).

Lagun Onak: Unai, Lacalle, Tena, Aimar (Sarriegi, 75. minutua), Odriozola, Saizar (Aaron, 82. minutua), Aranburu, Davitxi, Gurutz, Regillaga (Andoni, 89. minutua) eta Abel.

Bidali:  

Erantzunak

2. ERREGIONAL MAILA | 2004-03-29 : 20:03

BAI BAÑO BAZPARE EZ JARRI IDIAZABAL 4-0 LAGUN ONAK

Xanti Bakero | 2004-03-30 : 00:03

Aber jaisteien

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu