Txapela Azpeitian gelditu zen

Urola-Kostako Hitza | Kultura
2004ko mar. 27a, 19:03

  • Jokin Uranga azpeitiarrak irabazi du Erniarraitzen txapelketa, Soreasun
  • Sei puntuko aldea atera zion 'Mantxi'-ri; Beñat Lizaso bosgarren, Leire Ostolaza seigarren

II. Erniarraitz Bertsolari Gazteen txapelak badu jabea: Jokin Uranga azpeitiarra. Herenegun gauean jokatu zen finala, Soreasun. Taula gainean, sei bertsolari ziren: Felix Zubia, Iñigo Manzisidor Mantxi eta Nahikari Gabilondo zarauztarrak, eta Jokin Uranga, Leire Ostolaza eta Beñat Lizaso azpeitiarrak. Bi herrietako taldeak izan zituen Gabilondok sarrerako bertsoan eta "Zarauztik gerra ematera" etorri zirela esan zuen. Mantxik, berriz, finalari "desafioaren traza" hartzen ziola kantatu zuen.

Bestelako lanetan, berriz, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak: epaimahaikide, Xabier Azpillaga, Jose Luis Gorrotxategi eta Imanol Lazkano ziren. Idazkari Ixabel Jauregik jardun zuen eta gai-jartzaile Dorleta Odriozolak.

Entzuleen artean, 200 lagun inguru bildu zen. Zestoako eta Azkoitiko kanporaketetan baino jende gehiago izan zen finalean. Antolatzaileen esanetan kanporaketetan batez beste 85-100 lagun bildu baitziren.

Saio ona

Ostolaza eta Gabilondo ziren faboritoak txapela irabazteko; kanporaketetan garaile ere biak izan ziren eta orain bi urte Gabilondok irabazi zuen txapela. Baina Ostolaza, oso urduri egon zen saioan eta azken postuan gelditu zen; Gabilondo laugarren egin zuen. Antolatzaileak gustura ziren finaleko saioarekin: "Orokorrean saio ona joan da", zioen Jose Luis Gorrotxategik. "Puntukako saioan jaitsi egin da maila; ikusten da horretan ez direla entrenatzen".

Gai aldetik bertsolariek ez zuten aitzakiarik izan behar Gorrotxategiren ustez, "oso gai onak joan" zirelako. Hiru sari banatu ziren bertsolarien artean: Errezilgo Udalak emandako saioko bertso onenaren garaikurra, Mantxik jaso zuen Luis Arakistainen eskutik, zortziko txikian Felix Zubiarekin jardun zuenean "egurraren inguruan" emandako erantzunagatik. Bertso sariketako, bigarrenarentzako garaikurra, Azpeitiko Udalak emana Kontxita Martija zinegotziaren eskutik Mantxik jaso zuen. Eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteak irabazlearentzat jarritako garaikurra eta txapela Urangak jaso zituen, Ixabel Jauregik eta Imanol Lazkanok emanda.

Mantxik bertso onenaren saria anaia gazteari eskaini zion eta bigarren saria, berriz, aitonari. Urangak, txapela sasian den Joseba Segurola Xegu lagunari eskaini zion.

Finaleko sailkapena

  1. Jokin Uranga; 282 puntu
  2. Iñigo Manzisidor Mantxi; 276
  3. Felix Zubia; 266,5
  4. Nahikari Gabilondo; 259,5
  5. Beñat Lizaso; 256,5
  6. Leire Ostolaza; 253,5

Jokin Uranga: "Parekoak gara denok"

Jokin Urangak txapela jaso aurretik, saioan nekatu eta oherako bidea hartuko zuela zioen. Baina aldatu zitzaion animoa txapela jantzi ondoren.

Espero al zenuen irabaztea?

Ez dakit. Nahiko parekoak ginela ikusten nuen, bai finalera etorri aurretik eta baita saioan bertan ere. Hala ere, ikusten nituen bakarren batzuk txapela irabazteko aukerarekin.

Zer moduz zara sentitu finaleko saioan?

Boladaka ibili naiz. Zortziko txikian eta handian bertsoak tolesteko ondo ibili naiz. Okerren puntuka ibili naiz; ohitura falta dugu horretan, gutxi jarduten dugu, eta horrelakoetan nabari izaten da.

Bestela, izan den giroarekin gustura?

Bai, gustura. Soreasu dena ez da bete, baina nahiko jende izan dela uste dut.

Orain bi urte Nahikarik txapela Zarautzera eraman zuen eta gaur Azpeitian gelditu da.

Halakoxe bi talde gaude, gaur hara joango da eta bestean hona etorriko da. Zarautzko taldea eta Azpeitikoa pareko gaude, ez dago desberdintasun handirik. Aurrekoan hari tokatu zitzaion eta gaur niri.

Bidali:  

Erantzunak

aspaldiko laguna | 2004-03-28 : 21:03

bueno jokin, ZORIONAK e, oaindala 2 urteko finalean ere han nintzen zu animatzen eta nahiz eta aspaldi xamartik ez didazun hitzegiten, zorionak txapelagatik

bertsozale bat | 2004-03-29 : 10:03

bai nik ere zoriondu beharra dut jokin. jokin zorionak!!!
baiño beste gauza bat ere aipatu nahiko nuke eta epaileen lana hain zuzen ere. izan ere beraiek egindako lana lotsagarria izan da.entzuleen eta epaileen iritzia oso desberdina zen baiña nola epaileek gehiago omen dakiten beraiei kaso egin beharko diogu. baina hala ere jokin berriro ere zorionak.

beste bertsozale bat, aurreko bertsozaleari | 2004-03-29 : 11:03

Ah bai? Eta zein zen ba hango entzuleen iritzia?
Ze ni ere han izan nintzen eta ez nuke zure afirmazio kategoriko hori botako.

nire bai | 2004-03-29 : 14:03

ni re han nitzen ta dudaik gabe merezi zun txapela jokinek,aupa jokin eman egurre!!!

bertsozale bat | 2004-03-29 : 17:03

Ni ere ados nago epaileen lana kritikatzearekin. ez zuten batere asmatu sailkapenean, zer eta Lizaso bostgarren!! baina hau nola liteke?? Nik behintzat aurreneko hiruretan jotzen nuen. Eta txapeldun bezala lehenago hirugarren baino. Eta zergaitik ez zituzten eman puntuazioak orduan?? Eta zergaitik hitzan? Zer zuten beldurra jendeak nola erantzungo zuen ala?? Lotsagarria iruditzen zait epaileen lana. horrela puntuatu behar badute garatu daitezela etxean, ez dute eta ideiarik bertsoa zer den. Hiru epaile, bi bertsolari haundiak izandakoak, eta oraindik direnak. Baina nor zen bestea? Zer edoizen hartu eta epaile jartzea al da ba kontua? Gaur hitzegin dut Lizasorekin eta minduta dago, ez txapeldun behar zuelako, baina ez bostgarren ere. Hala ere zorionak Jokini, nahiz eta ez destakatu ez zuen akatsik egin eta.

aurrekoari | 2004-03-29 : 19:03

Beñat minduta egotea kontu bat da eta oso bestelakoa epaileek,bertsoaz ideiarik ez dutela esatea!ba zuk ezagutze ez duzun hirugarren epaile hori,zuk diozunez etxean gelditu behar luken bera,berme osokoa dela,hemen inguruan bertsoaz gehien ulertzen dutenetarikoa dela jakinarazten dizut!eta zu ez!!hala erakutsi duzu behintzat zure adierazpenekin.zuretzat zer da bertsoa,ozen kantatu eta ondo saltzea bakarrik?ba bertsoa zorionez,hori baino askoz gehiago da,ideiak,arrazoiak,errima(ahal diren txukunenak)etab...dauzka bertsoak.Beñatek,ez ezin duelako,zabarkeriz baino,ote du,alu,errezelu(behartua,berez errezelo da)eta horrelako "errimak"erabili zituen,eta horrela ez dago txapela irabazterik!kaito tb-k eskeintzen dizun aukeraz baliatu eta jar zaite bertso bakoitza eta guztiak aztertzen eta konparatu,nahikarik,jokinek,bertso batean esaten dituzten gauzak,erabiltzen dituzten erregistroak...beñatenak baino koska bat gorago daude.ondo dago lagunak defendatzea baina zu bezain ahoberoa izan gabe,putaidearik ez daukazu ta!

aurrekoari | 2004-03-29 : 20:03

barkatu kaito tb-k eskaintzen dizu eta beñatek hamarreko txikian egindako lana ikus ezazu. ea nork ulertzen duen bertsoa orduan. ze berak erabilitako errimak oso onak dira. hemen ez gara hasiko zein den epaile ona edo txarra baiña bai esan beharra dagoela ez zirela batere ondo aritu bere lanean. jokin txapelduna oso ondo iruditzen zait baiña besteen lana ez bazterrean utzi.

aurrekoari | 2004-03-29 : 22:03

nik ez dut inoren lana baztarrean utzi.ez naiz gogoratzen beñatek hamarreko txikian ze errima erabili zituen,eta sinisten dizut onak erabili zituela,baina beñatentzat,tamalez,txapelketak ez dira hamarreko txikian bakarrik neurtzen,eta aurretik egindako hankasartzeak garesti ordaintzen dira!nik ere beñat aurrerago ikusten nuen,baina,hortik txapeldun izan zitekeela esatea ere...zer esango dizut,etzait iruditzen.beñaten aurka ez daukat ezer,are gehiago hoberena opa diot.eta besteen lana bazterrean uzten 5garrena hasi da,epaileek etxean gelditu behar luketela argudiatuz.

Lagun bat | 2004-03-30 : 01:03

Aupa Uranga, Zorionak! Pozten nauk hik irabaztie. Nik enian asko enteitzen bertsotan, baiño aurreko hauen esplikaziyukin ta oin Kaito ikusikotela urrengo urtien mayen eoteko mouen nauk. Luza eurra!!

ikusle bat | 2004-03-30 : 08:03

Neure han nitxuan eta pare bat gauze esan nahi dixkiat.
Alde batetik hirugarrengo epaile horren inguruen hitze atea dun horri esan nahi zoat, mutil hori urtietan dabilela bertsuen inguruen eta jendeaurrien ez kantatziek ez dula esan nahi ez dunik entenditzen.Oso afizionatu haundiye dek eta bertsuen nondik norakuek analizatzen oso ondo dakiyena. Eta seguru natxiok beste biyek baino enpeño haundiyaue jarriko zula bere egin beharra ondo eiten. Eta zein uan hare, edozein? galdera hori eindunak demostratzeik Egaña ta Peñagarikano ezautzeitula baino herriko bertso mobimentuen berri ez daukela idea zipitzik.
Bestalde, Jokinek akatsik ez zuela ein? Pare bat hankaluze gutxiyenez etxie baino haundiyauek eta hoyetako baten gañea buruen jesto batekin lagundute mundu guztiye enteratzeko moduen. Mantxikin ein zian sayuen berriz nortie galdute ibili huan nere ustez.
Nik Beñat ondo ikusi nian eta iruditu zitean Jokin eta beste danan koxka igualea alleaute daola.Ostirelien bai behintzet.
Mantxik ber zian lelen.

Nire ados! | 2004-03-30 : 12:03

Nire ados nao, Beñatek sailkapenien aurreo eonberzula esateako orduen. Nik uste regularrena bea ibili zala, bestiek aldiz hontxe bai hontxe ez, batzuk geyo bestiek gutxiyo. Eztet esango txapela merezi zunik baino postu hobioue bai. Bestela esan maila ona ikusi nula aorokorrien, naiz ta batzuatik deziluziyo haundi xamarra eman, baino badakit baita egun txarrak danak dazkebela.
Ta epaimayen kontuen ze esangoet ba! Txapelkete daneko arazo berdiñe izetea hori, batzuek ados ta bestiek kontra. Ze solusiyo daken horrek? Nik eztakik baino puntuatzeako orduen arau komunouek ipini berko zitubela iruitze zat, ze beste txapelketatane ezta normala saio batetik bestea eoteien puntu diferentziyek.

8.nari erantzuna | 2004-03-30 : 20:03

e barkau nik ez nun esan beñatek txapela irabazi bertzunik e! gauzak ondo entendiu erantzun aurretik. nik esan nizun beñatek hamarrekuen egindako sayue kontutan hartzeko beste sayo batzun artien. nik esan nun bestiek lana ez baztertzeko ze beñatek indako lanakin ta iye azkena hori nun ikustea? txapela ez baiño iye azkena? faorez hori tontunak e badaki hori ezin dala hola izen.
eta beste gauza bat aurretik egindakoak garesti ordaindu behar direla. ze aurretik egindako? argitu mesedez kasu hori ze aurretik ez dakit ze akats ingo zun. zu horrelako aditua bazara argitu mesedez.

neu! | 2004-03-30 : 20:03

azkenien onena puntuaziyue bistan ematen hasi berko debe txapelketa batien bezela. hartara guke ikusi egin dezakeu nola puntuatzen deben eta epaimaikuek ezin debe txarrikeik in. azkenien hori izengoa garbiñena, baina berriz horrea bueltatzie nahiko zalle ikustet.

Bertsozale bat. | 2004-03-31 : 12:03

Ni ere han nintzen eta hauek nere hausnarketak:
1- Jokin: Beste munduko ezer ein etzula egiye da. Hala ere 8ko haundiyen ondo ibili huan (astojana zala kontuen izenda... oso ondo), txikiyen heldu ein tziyoan ta gaiyek etzian geyo ematen, hamarreko txikiyen lehenengue oso ona ta gero nahiko galduta, puntuka gauze polittek eintzitxian ta ez hain polittek e bai, ta kartzela ondo moldau huan.
2- Mantxi: Puntazo haundiyenak bota zizkian, baino bertsue eztek esateana bakarrik, bertso lotu egin behar dek eta oinak zaindu, eta hor asko zakek eiteko. Mantxi eztek txapelketako bertsolaiye. Huts nabarmenak eim zizkian oinetan. Ta puntuka ein zeben saiyuen galdu ein hituan zeharo galdu.
3- Felix: Honek Beñaten espresiyo ta ahotsakin abestu balu, jendiek beste kaso bat eingo ziyoan. Kartzelan ondo, bestela ere bai.
4- Nahikari:Ezer haundik etzian ein, nahiz ta akats nabarmenik ere ez ein. Ta kartzelan galduta, oso galduta.
5- Beñat: Arrazoietan asko zakek lantzeko, asko. Egungo bertsolayek asko irakurri ber izateiabe ta zalantzak zazkeat honek lantze al dun hori bate.
6- Leire: Gaizki ibili huan beak amaieran esan bezela.
Nik dudak nazkean aurrena Mantxi eo Jokin, baino beste danien epaimahiekin bat ein nian.

Laxaro Azkune | 2004-03-31 : 17:03

Benetan pozik nago Txapelketa honen amaieran sortu den eztabaida hau dela eta. Adituen txokoa dirudi honek eta ez naiz txantxetan ari, iritziak adibide eta guzti arrazoituak. Hala ere baditut aipatzeko gauza bat edo beste.
1.-Beñaten kasua da hizpide eta nire ustez Beñatek saio ona egin zuen eta neuk ere zorionak eman nizkion, bertsotan gustora aritu zela ikusi bainuen eta hori adierazi egin zigun. Horrek ez du esan nahi ordea epaileen erabakia zalantzan jartzen dudanik, besteek ere lan onak egin zituzten eta. Leire ikusi nuen nik deserosoen eta hori ere ez dut uste inork zalantzan jarri duenik. Badirudi sailkapenak duela garrantzia eta ez bertso saioak.
2.- Izan dira epaileei buruz iritzi ez oso egokiak. Epaileek ez dutela lana ondo egin dio norbaitek eta arrazoi izango du, ez baita epailerik ondo egiten duenik. Bertsolaria bezalaxe bat batean ari da puntuak ematen eta ezinezkoa da ondo egitea, hori ez baita matematika, baina bai puntuen batuketa. Bestetik ez da gauza bera saioa entzun eta saioko inpresioekin gelditu edo bertsoz bertso puntuak eman. Alde handia dagoenean ez dago arazorik baina gauzak pare samareran daudenean izaten dira kontuak.
3.- Soluzioa ez da gainera puntuak bistan ematea. Nik dakidala 1968ko txapelketan egin zen hori eta baita 1985ekoan ere baina ikusi izan da matematikak hartzen duela protagonismoa bertsoaren kaltetan.
4.-Eta jendeak jakin dezan epaimahai desberdinak aspalditik ari dira irizpideak bateratzen eta idatzirik ere badaude. Kontua da aplikatu egin behar dela eta monentuan.
5.-Epaileei intentzioak ikusi nahi dizkionik ere bada eta ez dut uste gure artean horren jenero arinik dabilenik, horixe baino profesionalago dira. Gehiago oraindik inork egin nahi ez duen eta jakinaren gainean gaizki egingo duten lan batean musutruk dabiltzanean. Errespeto pixka bat.
Xabier Azpillaga epaile aritu zenari buruz "galdezka" aritu denak berak utzi du bere ezjakintasuna nahiko agerian. Xabier aspalditik dabil Erniarraitzen eta bertan dabiltzanek dakite bere berri eta han aukeratua izan da. Bertsolari bezala ere herrian nahiko ezaguna da "Bertso Parranda"ko irabazle da. Eta probatu nahi badu asteburuko ordu txikietan proban jarri dezala zalantzarik duenak, aurkituko du nahi badu.
6.- Egunean bertan puntuazioak ez ematea aurrez Erniarraitzen erabakitako gauza izan zen, ez ezkutatzeko asmoz. Irabazleei protagonismoa eman eta gainerakoei sufrimentua arindu nahi genien horrela. Ez dugu hala ere denekin asmatu bistan denez. Hitzako kazetariak puntuak eskatuko zizkion idazkariari eta honek, ezer ezkutatzeko ez genuenez eman egin zizkion, ez da besterik.
Ez dezala inork ulertu minduta esan ditudanik kontu hauek eta pozik nagoela esatean bene-benetan diot. Estimatuko nuke iritzien artean norbait ausartzen bada gaiei buruz edo ta txapelketari buruz ere zerbait esango balu. Hartara hurrengorako kontuan hartuko genuke. Bertsolari gazteei aukerak ematen beste ezertan ez gabiltza eta hauek maila daukatela bertsozaleei erakusten. Bertsolari hauek plazak eta entzuleak behar dituzte bertsolari gaia badute eta.

aupa jokin! | 2004-03-31 : 18:03

aupa jokin!jendik nahi dikena esangoik, baño, beste behin e erakutsi huan onena haizela!segi holaxe, urrutira allauko haiz ta!luza egurre!

nahikue da! | 2004-03-31 : 18:03

Joe neri iruditzen zait ya jendiekin pertsonalki sartzen ai zeatela joe ta hori ezta plana. joe beayek hau irakurtzen baldin badebe ezta bate agradablie. joe ya pasauta dao eta eztao buelta geyo eman beharrik ze alperrik ai zeate bueltak ematen. igual da batek edo bestiek irabazi ze azkenin beayen artien hasarrakoie gureatik joe hori ezta plana. azpeitiko bertsolari danak animau ber diteu ta iño ez kritikau eta kritikatzen dunak beak kantatzie hobiek

gaiei buruz | 2004-03-31 : 18:03

kartzelako gaye nei pertsonalki etziten bate gustau. beste zerbait espero nun eta iruditu ziten bertsolayeke beste zerbait espero zutela. gai kontuan ez naiz aditua baño etziten gehiegi gustau eta esango nuke gai batetik bestea nahiko koska ere bazegoela.

Xabier Azpillaga | 2004-03-31 : 21:03

Ez dut anonimotasunetik idatzitako mezuak irakurtzeko ohiturarik, zeren oso erreza da anonimotasunetik idaztea, baina gaurkoan, hirugarren epaileari buruz idatzi dutela jakin dudanean, alegia nitaz, salbuespen bat egin dut.
Txapelketa hau antolatzen hasi ginenean, Erniarraitzen proposatu zidaten epaimahikide izatearena, eta nire zalantza batzuk izan arren azkenean baiezkora animatu nintzen. Zeren Erniarraitzen helburua ez da bakarrik bertsolariak ateratzea, baita bertsozaleak ere(epaimahia, gai jartzailea, saio antolakuntzan parte hartuko duen jendea...). Bertsolariak, denak ez dira puntakoak izaten, gai jartzaileak denak ez dute Saroi Jauregi eta Laxaro bezin trebe egiten eta zuen iritziz epaimahikoak ere ez. Baina nik ahal nuen ondoen eta justuen egiten saiatu nintzen, eta orain ere ez nago zalantzan ondo edo gaizki egin ahal nuen, zeren gaur berriz epaitu behar banituzke ez nintzake Ostiralekotik oso urruti ibiliko.
Bestalde esan nahi dut, nire lehen saikera zela epaimahikide bezala, nahiz eta nere kasaka gehiagotan ere ibilia nintzen, eta oso ezberdina da saioko irudipenarekin gelditu edo bertsos bertso epaitzen joan. Neronek ere Ostiralean, batuketa egin aurretik, bakarren bat aurrerago espero nuen, baina zenbakiek ziotena eman nuen, ez nire irudipena. Baina guztiok gonbidatzen zaituztet etxean saiakera bat egitera, ea zer moduzko lana iruditzen zaizuen.
Eta bukatzeko esan, nire puntuaketa, beste bi epaieleen oso antzekoa izan dela txapelketa osoan zehar, baina bistan da hemen final haundikoa bakarrik inporta duela.

Gaiak | 2004-04-01 : 08:04

Asteko esan finalean bakarrik izan nintzela. Orokorrean gustatu zitzaizkidan gaiak. Baina txapelketa guztietan bezala izugarrizko aldea dago zein gai tokatu. Zortziko txikian iruditzen zait gaiek umoretsuagoak izan beharko luketela, hau da elkarri adarra jotzeko gaia.
Kartzelakoan esan beste zerbait espero nuela. Nahiko gai itxia eta zaila iriduditu zitzaidan, hiru bertso gauz bati enfokaturik joan ziren eta kostatu egin zitzaiela nabari zen. Kartzelako zerbait zabalgoa eta pixka bat dramatikoagoa espero nuen (naiz eta trenarena dramtioa izan).
Nik proposamen bat egin naiko nuke. Ez legoke gaizki hurrengo txapelketarako jendeak helbideren batetara beren gaiak bidaltzea. Zuek ere gai geiago izango zenituzkete esku artean, eta txapelketa oraindik eta zabalagoa izango litzateke.

Xabier Azpillagari | 2004-04-01 : 18:04

Bejondaikela Xabier!! Oso ondo egina eta ausarta iruditzen zaidak egin duana. Arpegi eman dek eta hori baloratzeko gauza bat dala iruditzen zaidak, hainbeste kritika jaso ondoren. Dena dela nik ez nian hire lana kolokan jarri, ezagutzen haut eta bazekiat zenbat entenditzen dekan bertso munduan. Baina beste bietako batena zalantzan jarri nian, eta ez nauk damutzen gainera zalantzan jarri izana.

Azpillagari | 2004-04-01 : 19:04

Aupa Xabier.Nik nere partetik animo eta besarkadarik haundiena eman nahi diat.Erabaki ona iruitu zitek hemen erantzune ematie,ta zalantza izpik etzakeat hire lana ahal huan ondoen egiten sayau hitzeala.
Bejondeikela motell,eutsi goyei ta segi lanien, hik asko baliyo dek eta!

NI | 2004-04-01 : 19:04

Nik ikusten diatena dek hemen sasientendido asko daola eta gero epaimahaikoei eman gainea kulpie!
Ze erreza dan ezjakintasunetik hitzeitie!

animo xabier! | 2004-05-04 : 20:05

bertsolaritzaz hainbeste omen dakiten hoiek puntuatu dezatela eta ikusiko dugu gero kritikak jaso eta berriz bueltatzen diren! zein errexa den epaimaiaren lana kritikatzea e!ta bertso ona zer den baldin badakite, kanta dezatela beraiek bestela! animo xabier! sasiletrau hoei kasurik ez! ta Zorionak Jokin!!!aupa Zarrak Berri Tour!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu