Gidari onenak Euskadi Irratian

Txetxu Urbieta | Kirolak
2004ko mar. 26a, 21:03

Euskadi Irratiak datorren Apirilaren 2an, Sindikatu Zaharretik zuzeneko saioa egingo du automobilismoa gaitzat hartuta.

Saioa 19:30etik 20:30era izango da. Parte hartuko duten gidariak Iñaki Alberdi, Txus Jaio, Gorka Apalantza, Joxe Labaka, Ramon Apalantza eta Jon Izagirre izango dira.

Aurrez seietatik aurrera, Plaza-Txikian, lau auto bertatik bertara ikusteko aukera izango da. Iñaki Alberdiren Maxi-Megane berria; Joxe Labakaren Ford Escort-a; Ramon Apalantzaren Mitsu-a; eta Gorka Apalantzaren Speed-Car-a.

Hurbiltzen diren guztiei Iñaki Alberdiren argazki-postala emango zaie.

Azpeitiar guztiok gonbidatuta zaudete.

Mila esker

Bidali:  

Erantzunak

ieup | 2004-03-29 : 20:03

aupa Iñaki eu onena!!!!!!!! azpeitin egurre eman berkoek e. ni han izengo nauk animatzen

Armin | 2004-03-30 : 01:03

Aupa Iñaki nik etzakiat onena al haizen baiño lata pute earra ematek behintzet Urrakin gora ta bera kotxie probatzeko aitzaki horrekin. Oindik tratoren bat tokauko zak ta hortxe geldiuko haiz betirako!!

Armin | 2004-03-30 : 01:03

Ta Labakan postalik ez al tziok eo?

Eta dirua? | 2004-03-30 : 08:03

Jakin liteke nondik ateratzen duten gure piloto famatu hauek horrenbeste diru, kotxeak erosi ta mantentzeko?

iñaki txikiye onena??? | 2004-03-30 : 12:03

Hemen ai dek jendie ( hemen bakarrik ez!), "aupa inaki, onea aiz!" ta olakuek esanez. Ta nik esateiat iñaki txikiye onena??? Noiz demostrau dik ba hori?? Ze Euskal herriko rally sprinetan kotxe onenakin irabaztie alda onena izetie? Nere ustetan ez, beine eztik bestien kotxe berdiñekin eo kotxe antzekukin erten, beti azkarrenankin. Zeatik eztik etetzen mitsubixi batekin? eo saxo bat?eo meganiekin? Hor ikustek piloto ona zein dan, kotxe berdiñekin eo eskazaokin irabazteunak.
Ta inaki txikiyek ein dun gauz bakarra kotxe onenakin irabaztie izen dek. Bueno ahaztu gabe, gernikako rallye irabazi zuneko are, baino ordune oker ez banao beste bat bakarrik zaken kontra eiteko morun! Nik neuk gustoa ikusiko nike Iñaki kopan baten, danak kotxe berdiñekin, hor ikusikouan semateañoko pilotue uan!
Eztiat esango txarra danik, baino eztula jendiek famatzeun aine famtzeko demostrau!
A! azkeneko gauz bat, jende askok pentzaukoik iguel oandan aldekue naukela baino ez nauk!

Eta dirua? | 2004-03-30 : 14:03

Bakarrenbatek extraperlotik esaten dutenez.

5.NARI | 2004-03-31 : 15:03

Iñaki Alberdiren Meganiekin Orain beste bat ibiltzek eta ez zebilek oso fin zergatik ote?.Kotxe berdiñe dek.
Nik ez diat ulertzen daon jaleue gidari bat ono eo bestie, GORA AZPEITIKO GIDARI GUZTIEK!!!

5.NARI | 2004-03-31 : 19:03

Hik garbi demostratu dek puta ideaik ez daukekela kotxeei buruz, ta gutxiago Iñaki Alberdiren historiari buruz. Ez baldin badakik ere, 94. urtian Iñaki autokrossean Europa mailan korritzen ibili huan. Ta han 30 piloton artean, bere jenbo zahar harekin, 300 zaldi puta zauzken harekin, 2. egin zian. Hik esango dek ta?? Ba jakin ezak beste kotxe danak 500 zalditik gora zeuzkatela, ta gure Iñakik aurpegia eman bakarrik ez, 2. egin zian.
Bestalde Iñaki mitsu batekin ikusten baldin badek ere noizbait, egon seguru ez dala azkena gerauko. Ta nere aurretik idatzi dunak ere arrazoi zian, hor zebilek Josetxo Zapiain Iñakin lehengo kotxearekin ta lekutan ari dek geratzen. Aupa Iñaki!! Onena haiz!!

8. ri | 2004-04-01 : 08:04

Nayonike mitsu batekin ertengo balu! Ordun ikusiko giñiki gaur egun nolako pilotue dan, ta ez oin bezela kotxe honeakin bestiei egurre ematen. Ta zapiraiñi buruz, harek WRC-a hartutere etzian lenen eingo.
Beste gauz bat nik eztiat esan Iñaki txarra danik, nik esan diat bakarrik Euskal Herriko Rallitan demostraudun gauz bakarra, kotxe onenakin irabazten dakila. Inakik ondo izetea rallytako kopan bat eiberko zian, hor demostrako zian zian zemateañokue dan.

9.ari | 2004-04-01 : 13:04

Hik ez al dakik Iñakin palmaresa autokrossean? Espainiko txapeldun ez dek izaten kotxe onena daukena bakarrik, eta Kanariasea "Carrera de Campeones"ea ez dek juten kotxe onena daukelako, bera ere latz ibiltzealako!! Gehiegi hitzegin aurretik enterau gauzakin.

jejejj | 2004-04-01 : 19:04

9.hori asko enterau gabe ai aiz hitz egiten ta danetan harrapau iteabe. azkenien hobe dek ixilduta. kotxe onenakin eo txarrenakin Iñaki txikiye onena. aupa iñaki!!!!!!!!!!!!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu