Azpeitian emakumeak erasotuak izaten ari dira

Azpeitiko Emakume Taldea 2004ko mar. 25a, 20:03
  • Zenbaitek etxerainoko jarraipenak, mehatxuak, akosoak eta abar jasan dituzte
  • Ekiditeko zenbait neurri hartu behar dira
KALEAN ASKE BIZITZEKO ESKUBIDEA

KALEAN ASKE BIZITZEKO ESKUBIDEA

Azpeitian emakumeok azken hilabeteetan jasaten ari garen erasoen ondorioz gure segurtasunaz arduratuta gaude.

Zenbaitek etxerainoko jarraipenak, mehatxuak, akosoak etab. jasan dituzte, eta hau jasan behar izan duten zenbait adin txikikoak izan dira gainera.

Denbora pasa ahala, gero eta emakume gehiago dira erasotuak Azpeitiko kale eta tabernetan.

Gure eskubideak bermatu asmoz, eraso hauen aurrean udalari beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatzen diogu. Bien bitartean herritarrok indarrak batu behar ditugu gure kaleetako giro lasaia berreskuratzeko.

Ez gaude prest inon beldurrez ibiltzeko!

ERASOA EKIDITEKO HARTU BEHARREKO NEURRIAK:

  • Bakarrik bazoaz, toki ilunak ekidin.
  • “Dedo” egitean matrikula eta kotxe marka gogoan hartu.
  • Mugikorra baduzu eta jarraitua zarela sentitzen baduzu bertatik hitzegiten ari bazina bezala egin edo norbaiti deitu.
  • Arriskuan bazaude parean tokatzen zaizun edozeinengana gerturatu lotsarik gabe. Eskatu laguntza.
  • Taberna edo gune publiko batean zaudenean egoera ezeroso edota erasokor batekin aurkitzen bazara adierazi egoera zerbitzaria eta ingurukoei, hau ere eraso bat da; ipurdia ikutu, lata putie eman, edozein babosada...
  • ETA GOGORATU EZETZA EZETZA DA!

ERASOTUA BAZARA:

  • Ez garbitu, frogak gal daitezke.
  • Deitu Ertzaintzari. Azkoitiko baseko telefonoa: 943 85 10 00 edo deitu 112-ra.
  • Joan ospitale batera; leku hauetan laguntza mediko eta psikologikoa eman beharko lizueke.
  • Jarri salaketa. Oso garrantzitsua da jasandakoa ikusezintasunean geldi ez dadin.
  • Jo herriko emakume taldeetara.
  • Inoiz ez bota errua zeure buruari!
  • ERASOAK BADAUDE, EZ DAITEZELA ERANTZUNIK GABE GELDITU!!!

DEIALDIAK:

.1. Erasoen aurkako kontzentrazioa larunbata martxoaren 28an 18:30etan plazan.

.2.Azpeitiko emakumeen batzarra. Apirilaren 1ean osteguna, 20:30etan sindikatu zaharrean.