Hamaika urte baino gehiago dituen Maratoi Erdia

Uztarria.eus 2004ko mar. 24a, 19:03
  • Hasieratik karrera popularra izan da
  • Maratoi erdiak iraun bitartean, Azpeitian, autobusen geltokietan aldaketak izango dira

Aspalditik antolatzen dira Azpeitian maratoi erdiak, hamaika urte baino gehiago badira. Ez ziren erregularki antolatzen ordea. Horregatik hartu zen urtero Maratoi Erdia egiteko erabakia. "Hasieratik karrera popularra izan da", hala dio antolatzaileetako batek. Baina goi mailako korrikalari asko etortzen dira. Honen arrazoia Diego Garcia zenaren parte hartzea da: Garciak parte hartzen zuen maratoian eta antolaketan eta honek, kanpoan lagunak eta lasterkari onak zituenez, etortzen hasi ziren.

Urtetik urtera laguntza gehiago izaten dituzte eta "eskerrak eman" nahi dizkie antolatzaileek bai denda, elkarte eta abarrei emandako laguntzagatik.

Errepideak

Maratoi Erdia dela eta, autobusen geldialdiak lekuz aldatuko dira Azpeitian. Azkoitiarantz doazen Euskotren autobusek saihesbidetik egingo dute ibilbidea -Garmendipe futbol zelaitik- eta Garmendi-Loiola bide berritik jarraituko dute. Bi geldialdi berri egingo dira ibilbide honetan zehar: bata museoaren aurrean (GI-631 errepidean) eta bestea suhiltzaileen parkearen aurrean.

Azpeititik Zumaiarantz doazen autobusek ere zehaztutako ibilbide bera egingo dute. 15:15etik 18:45era bitartean izango dira geldialdiak leku horietan.

Bestalde, egun horretan autoa hartu behar dutenei, errepideetan zehar egongo diren antolatzaileen oharrak jarraitzeko eskaera egin nahi dute antolatzaileek. Errepideei buruz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero telefono honetara deitu daiteke: 943 81 57 68