Urola Erdiko Merkatarien aldizkaria atera da

Uztarria.eus 2004ko mar. 24a, 19:03
  • Ekimena, merkatari elkarte eta erakunde desberdinen elkarlanarekin egin da
  • Lehen urratsak eman eta Urola Erdiko Merkatarien Gunearen filosofia ezagutarazi nahi dituzte aldizkari honekin

Urola Erdiko merkatariek merkataritzaren inguruan sortzen diren ekintzen berri emateko hedabide berri bat sortu dute: Urola Erdiko Merkatarien Aldizkaria. Ekimena merkatari elkarte eta erakunde ezberdinek elkarlanean sortu dute. Hala nola, gune hau osatzen dutenak Alde Zaharra, UEME, Azkoitiko Udala, Azpeitiko Udala, Iraurgi Lantzen eta Gipuzkoako Bazkundeak dira, merkataritzaren alde lan egiteko helburuarekin.

Lehenengo zenbaki honetan, Urola Erdiko Merkatarien Gunea-ren helburuak zeintzuk diren adierazten da. Atal honetan aipatzen dute "profesionalki kudeatutako merkatal gunea bultzatzeaz gain, eskaerara egokitutako kokapen atsegina eta hurbilerrazaren aldeko apustua egin beharra".

Eusko Jaurlaritzak "alde zaharrak sustatzeko" duen asmoaren berri ere ematen dute. PERCO (Plan Especial de Revitalización Comercial) izeneko programa bat da.

Urola Erdiko merkataritzak jasan ditzakeen hutsuneez jabetzeko, eragileei eginiko bi galderen erantzunak agertzen dira; zeintzuk izango diren arazo nagusiak eta ordezkari bezala zer espero duten erantzungo dute.