Azpeitiko II. Slalom Openean lehia politak ikusi ziren

Uztarria.eus 2004ko mar. 18a, 20:03
  • Bi errekor berri lortu zituzten, Juan Manuel Indart eta Arkaitz Zabalak
  • 12 lagunek hartu zuten parte lehiaketan

Joan den asteburuan jokatu zen Azpeitiko II. Slalom Opena. hasieran etortzea uste ziren 20 lagunetatik 12 baino ez ziren etorri.

Lehiaketari hasiera D3 mailako erloju-kontrakoak eman zion. Espainiako txapelketara joateko marka lortu zuen arlo honetan Sergio Fernandezek. Nerea Egañak aldiz, hurrengo jardunaldi baten zain egon beharko du Espainiarako txartela lortu ahal izateko, behar zen denbora ez zuen lortu eta.

D5 kategorian, ezustean Juan Manuel Indart nafarrak, Espainiako errekorra lortu zuen. Berak zuen lehendik ere marka hori baina oraingoan 9 segundoz jaistea lortu zuen.

D4 kategorian ez zen horrelakorik gertatu David Pastrana eta Iosu Garate txukun ibili baziren ere. Denetarik gertatu zen aldiz, D1 mailan. Batetik Maite Etxezarretak eta Yolanda Martinek gutxiengo markak lortu zituzten Espainiako txapelketara joateko. Bestetik, Jesus San Juan eta Yolanda Silva kanporatu egin zituzten bete beharreko oztopoak oker bete zituztelako.

Pronostikoak bete zituena Arkaitz Zabala izan zen. Maila onean zebilen azken urteotan eta oraingo honetan, errekorra egitea lortu zuen.

Paraleloa deritzon lehiaketan, Yolanda Martin, Arkaitz Zabala, Sergio Fernandez eta Juanma Indart izan ziren irabazleak euren kategoriatan. Azken finala, Martinen eta Zabalaren artean jokatu zen eta lehia polit baten ondoren Martin atera zen garaile. Taldekakoan berriz, Dordokek Nafarroako taldeari irabazi zioten, hasieratik bukaeraraino euren nagusitasuna erakutsiz.

Dibisioa / Kirolaria / derrigorrezkoa / librea / denbora / marka
1) D1 / Maite Etxezarreta / 1´37¨78 / 1`39¨33 / 3`17¨11 / A
2) D1 / Yolanda Martin / 1`42¨20 / 1´37¨65 / 3´19¨85 / A
3) D1 / Jesus San Juan / kanporatua
4) D1 / Yolanda Sylva / kanporatua
5) D2F / Oihana Yurrita / 2`07¨09 / 1´54¨51 / 4´04¨60 / B
6) D2F / Aloña Yurrita / 2`56¨83 / 3´20¨36 / 6´17¨19 / -
7) D2M / Arkaitz Zabala / 1´16¨47 / 1´20¨46 / 2´39¨49 / A
8) D3M / Sergio Fernandez / 1´12¨05 / 1´12¨00 / 2´24¨05 / A
9) D4M / David Pastrana / 2´06¨18 / 2´05¨97 / 4´12¨15 / -
10) D4M / Josu Garate / 3´25¨54 / 3´53¨08 / 7´19¨02 / -
11 D5M / Juan Manuel Indart / 1´21¨28 / 1´18¨97 / 2´40¨25 / A

Aurreko urteko emaitzak ikusteko klikatu hemen