Gero eta korrikalari ezagun gehiago Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdirako

Uztarria.eus 2004ko mar. 17a, 16:03
  • Iratxe Aranburu, Isabel Eizmendi, Dolores Pulido eta Ayat Landasen bezalako korrikalariek lehengo aldia izango dute

Aurtengo maratoi erdian parte hartuko duten korrikalarien kopurura handitzen doa. Aipatu genuen goi mailako zenbait korrikalarik izena eman zutela. Baita oraindik gehiago izango zirela ere, eta halaxe ari da gertatzen.

Lehengo korrikalariez gain, gizonezkoetan, Youssuf Songoko (2003ko Munduko Maratoi Erdiko txapelketan, 01:00:52ko marka) eta William Todoo keniatarrak, Michael Ngaseke eta Cutberth Nyasango Zimbawearrak, Ayat Landasen marokoarra (lehenengo aldia izango du) eta Carlos Adan, Alberto Juzgado eta Alejandro Gomez espainiarrak arituko dira. Hauekin batera Alexander Garretas Uriarte ere etorriko da.

Emakumezkoetan ere izen berriak agertu dira. Iratxe Aranburu eta Isabel Eizmendik, Dolores Pulidorekin batera lehenego aldiz hartuko dute parte Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian. Hauen ondoan izango dira ere, Jane Salumae estoniarra, Faith Kamangila Zimbawearra eta Susan Partridge galestarra.

Informazio gehiago maratoi-erdiko webgunean aurkituko duzu.