2. erregional mailako Ikasberrik bigarren postua berreskuratu du
Kirolak
2004ko mar. 15a, 18:03
- Erraz gailendu ziren Landetxako taldearen aurka
- Kadeteek lidertzan jarraitzen dute Bergarari irabazi eta gero
Berriro lehengo bidetik itzuli dira erregionalak, Landetxa-ren aurkako partida irabazita. Hiru partida zeramatzaten irabazi gabe. Oraingoan baina, Azpeitian jokatu zen partidan 4 eta 0 nagusitu ziren eta berriro ere bigarren postuan jarri dira, aurretik zihoaztenek euren patidak galdu baitituzte.
Jubenilek lehen mailara igotzea gero eta zailago dute, asteburuko partida 5 eta 1 galdu eta gero. Texas Lasartearra zuten aurkari eta nahiko erraz nagusitu zitzaizkien azpeitiarrei.
Lidergoa
Kopan aldiz, 2. mailako kadeteek tinko jarraitzen dute lidergoan. Bergarako taldea erraz garaitu zuten, 2 eta 0 irabazita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!