Martxoaren 7an Lagun Onak M.B.-koek eginiko ibilaldiaren argazkiak

Uztarria.eus 2004ko mar. 12a, 17:12

Goizeko 7:00etan atera ziren plazatik Urtiagain-Aizkorri-Otzartua ibilaldia egiteko asmotan. Aizkorriko kresterioa egitea nahi zuten baina azkenean, Aloñamendiko tontorrean zirela, elurra hasi zitzaien eta laino ugari zegoela ikustean ibilbidea aldatu zuten. Azkenean, Urtiagaingo aparkalekutik atera Belauko tontorrera joan, ondoren Aloñamendira eta handik Urbiko aterpera joan ziren. Han zerbait jan ondoren, Aketegiko eta Aizkorriko tontorretara joan ziren.