Bi hildako Matxinbentako Enrio baserriko sutean

Uztarria 2004ko mar. 12a, 13:03
Argazkia: Nerea Uranga
  • Goizaldeko 03:00 aldera eman zuen auzoko batek abisua
  • Baserrian zeuden hiru anai-arrebetatik anaiak bakarrik aldegin ahal izan zuen

Aratz-Matxinbenta auzoko (Beasain) Enrio baserria erre da bart gauean. Sutea goizaldeko hirurak aldera piztu da eta izugarria izan da. Suteak etxe osoa puzkatu du, eskailerak eta goiko pisua behera etorri dira sutearen ondorioz.

Endrio baserrian, hiru anai-arreba zeuden lotan sutea gertatu den unean. Anai-arrebak adin handikoak dira, eta anaia baserritik bere kabuz irten bada ere eta onik badago ere, bi ahizpek ezin izan dute ezer egin sutearen aurrean eta bertan hil dira.

Suhiltzaileek, gaur goiza argitu arte ezin izan dute baserrira sartu, eta goizean aurkitu dituzte hilda bi ahizpen gorpuak. Gorpuak aurkitu bezain laster Donostiara eraman dituzte autopsia egitera.

Ertzaintzak oraindik ez ditu bi hildakoen datuak eman eta sutearen arrazoiak ere oraindik ez daude garbi.