Euskal Eskola Nazionalaren Egunarekin lotuta zegoen hitzaldia aldatu egin da

Uztarria.com 2004ko mar. 11a, 14:03
  • Tomas Urzainkiren hitzaldia iragarrita zegoen baina hau, martxoaren 18an izango da
  • Horren ordez, Sancho III "El Mayor" (1004-1035) egongo da

Gaur arratsalderako Itsas aldeko Nafarroaren konkista. 1200. urte inguruko gertaeratan sakontzen hitzaldia iragarrita bazegoen ere, ez da egongo. Horren ordez, Sancho III El Mayor (1004-1035) hitzaldia emango da. Azken hau martxoaren 18rako zegoen iragarrita.

Gaurko iragarrita zegoen Tomas Urzainkiren hitzaldia aldiz, martxoaren 18an izango da.