Gaur 20:00etan kontzentrazioa Madrileko atentatua salatzeko

uztarria 2004ko mar. 11a, 12:03
  • Azken berriek diote gutxienez 186 direla hildakoak; ikasleak eta langileak gehienak
  • Ibarretxe lehendakariak deituta egingo da elkarretaratzea, udaletxe aurrean

Gaur goizeko 7:30ean bonba batzuk lehertu dira Madrilen, hain zuzen Santa Eugenia, Atotxa eta Pozo tren geltokietan, eta sarraskia eragin dute. Izan ere, azkeneko albisteek esan dute gutxienez 186 pertsona hil direla. Ordu horretan batik bat ikasleak eta langileak ziren geltokietan zeudenak, eta haiek dira hildako gehienak. Zaurituak, 1.000tik gora dira.

Albistearen berri jakin laster, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak agerpena egin du, eta, atentatua salatzeko EAEko udaletxe guztien aurrean kontzentrazioak deitu ditu; besteak beste, Azpeitikoan. 20:00etan izango da elkarretaratzea.