Beste porrot bat Ikasberriko erregionalentzat

Uztarria.com 2004ko mar. 8a, 19:03
  • Aurkari zuzen baten aurka galdu zuten
  • Jubenil eta kadete mailakoek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten

Asteburua ez da guztiz bikaina izan Ikasberrirentzat, nahiz eta jubenilek eta kadeteek irabazi erregionalek galdu egin baitute.

Igoera fasea bikain hasi bazuten ere, azken emaitzekin atzera pauso garbia eman dute, nahiz eta oraindik ere igoera postuak hurbil dituzten. Oraingo honetan, Ondarroako Aurreraren aurka galdu dute 3 eta 0. Emaitza txarra izan da ondarrutarrak aurkari zuzenak direla kontuan izanda.

Jubenilek garaipen bikaina lortu zuten liderraren aurka eta urrats bikaina eman zuten igoera fasean. Santo Tomas Lizeoa izan zuten aurkari eta kanpotarrek lehen porrota jaso zuten 2 eta 0 galdu ostean.

Kopa

Kadeteek Antzuolaren aurka jokatu behar zuten partida bertan behera geratu zen, hauek ez jokatzea erabaki baitzuten. Beraz, hiru puntuak azpeitiarrentzat izan ziren eta kopan lidergoan jarraitzen dute.