Goi mailako korrikalariak egongo dira Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian

Uztarria.eus 2004ko mar. 8a, 18:03
  • Laura Pinela, Nieves Zarza, Simon Kasimili, Hicham Chatt, eta Kamel Ziani, besteak beste.
  • Gehiago etortzea espero da

Azken urteetan bezala, oraingoan ere korrikalari handiak izango ditu Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdiak. Oraingoz, ezagun askok etorriko direla baieztatu badute ere, gehiago etortzea espero da.

Gizonezkoetan, Simon Kasimili (2000. urteko Parisko Maratoi Erdian 01:01:14) eta Wesley Ngetich (2002ko Monbasako Maratoi Erdian 01:02:10) keniatarrak etorriko dira. Hicham Chatt marokoarra, Oscar Fernandez, Carlos Adan eta Luis Alberto espainiarrak eta Kamel Ziani, Asier Cuevas eta Asier Zarraga Euskaldunak ere bertan izango dira.

Emakumezkoetan, Itziar urdangarin euskaldunarekin, Laura Pinela, Marta Fernandez eta Nieves Zarzak espainiarrek hartuko dute parte. Azken honek, ez du lehenengo aldia izango Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian parte hartzen duena eta marka polita egin zuen orduan, 01:16:29 amaitu baitzuen.

Informazio gehiago maratoi-erdiko web orrian