Idi demak antolatu ditu Udalak

Uztarria.eus 2004ko mar. 5a, 17:03
  • Apirilaren 2an, 3an eta 5ean izango dira, Zezen plazan
  • Parte hartu nahi dutenek, martxoaren 14ean eman behar dute izena Pastorkua Erretegian

Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak Idi demak antolatu ditu. Lehiaketa egunak apirilaren 2a, 3a eta 5a izango dira, Zezen plazan. Erabiliko den harriak 1.920kg izango ditu eta idiak kintopekoak beharko dute izan, hau da, urte barruan dauden idiak.

Lehiaketa honekin, 1go Pastorkua Saria bultzatu nahi da. Parte hartzea nahi duen orok, Pastorkua Erretegian eman beharko du izena, martxoaren 14ean (igandea), goizeko 11etatik 12etara.