Miel Anjel Elustondok 'Zaldi Ero idazleekin' idazleen webgune berria jarri du sarean

uztarria | Kultura
2004ko ots. 26a, 19:02

  • Oraingoz, 200 idazleren argazkiak bildu ditu
  • Idazle guztiak Euskal Herrikoak dira eta hauen argazkien erakusketa da

Miel Anjel Elustondo azpeitiarrak Zaldi ero Idazleekin izeneko webgunea jarri du martxan (Sustatun irakurri dugu berria). Proiektua Susa literatura argitaletxearen laguntzarekin eraman du aurrera. Zaldi ero-k 200 idazleri eginiko argazkiak jasoko ditu webgunean. Beraz, euskal idazleen argazkien erakusketa izango da.

Argazki gehienak Elustondo berak idazleei eginiko elkarrizketetatik lortutakoak dira. Aurrera begira webguneari argazki gehiago, testu gehiago, idazkiak, elkarrizketak eta loturak gehitzea da helburua, webgune literarioa sortzeko. Aldian-aldian gehituko zaizkio berrikuntza horiek.

Elustondo kolaboratzaile

Miel Anjel Elustondok Uztarria herri aldizkarian kolaboratu izan du. 2002. urteko uztailean, Nevadan dagoen Inazio Olarreaga Gerri-ri egindako erreportaia argitaratu genuen. Elustondori buruz ere idatzi zuen Uztarria berak, Ameriketara egiten zituen bidaiak zirela eta.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu