Sinadura bilketa Estatu Espainolari salaketa jartzeko

uztarria 2004ko ots. 25a, 19:02
  • ONUren aurrean aurkeztuko da eta horretarako 25.000 sinadura behar dira
  • Euskal Herriak jasan dituen erasoetan oinarritzen da

Ezker Abertzalea sinadura biltzen hasi da Nazioarteko Komunitatearen aurrean Estatu Espainolari salaketa jartzeko. Larunbatean hasi ziren sinadurak biltzen eta guztira 25.000 lortu behar dituzte ONUra bidaltzeko.

Ezker Abertzaleak, besteak beste, "Estatu Espainolak eta Frantsesak Euskal Herria ukatzen duela eta ukazio horrek gatazka eta sufrimendua baino ez duela ekarri herri honentzat eta euskaldunontzat mendeetan zehar" salatzen du. Salaketa honen baitan aipatzen dira ere azken boladan Euskal Herriak jaso dituen erasoak Egin egunkaria zein irratia eta Euskaldunon Egunkariaren itxierak, torturak, alderdi politiko eta erakundeen ilegalizazioak, eta Ikurrinaren kontrako erasoak beste zenbait gauzen artean.

Sinatzen duen pertsona orok ONUren aurrean "idatzi honetan deskribatzen diren egitateen ikerketa haz dezaten" eskatzen lagunduko du. Sinadurak honako egun eta lekuetan bilduko dira eta izenarekin batera NANaren zenbakia beharko dira:

Larunbata, otsailak 28an, goizean Sanjuandegin eta arratsaldean plazan.

Asteartea, martxoak 2, goizez azokan

Ostiralean, martxoak 5, eguerdian plazan

Larunbatean, martxoak 6, goizez Pablo VI.ean