V. Gazte Asteko kartel-lehiaketa antolatu da

Uztarria 2004ko ots. 25a, 19:02
  • Udalak 11 eta 17 urte bitartekoentzako antolatutako deialdia da
  • Martxoaren 18a izango da aurkezteko epea

Beste urte batez, Azpeitiko Udalak "Gazte Astea" antolatuko du apirilaren 13tik 17ra arte iraungo duena, hau da, Pazko astez. Hori dela eta, 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzako gai honen inguruko kartel lehiaketa jarri du abian. Lanak norberak edo igorrita, helbide honetan aurkeztu beharko dira: Zapotxoko Gaztelekua, Urola kalea 6. Azpeitia, eta 10:00tatik 13:00etara nahiz 16:30etik 19:30era egongo da zabalik.

Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 18a izango da eta Din A-4 formatoan, zuri-beltzean nahiz koloretan eta paperean, CD-an edo disketean aurkeztu beharko dira. Irabazleak aukeratzeko Udaleko Gazteria zinegotzia, Gazteria teknikaria, Arte eta Diseinu eskolako ordezkari bat eta Zapotxoko gaztelekuko hezitzaile bat izango dira epaimahaikoak eta sariak hauexek izango dira:

  1. Saria. 60 euroko erosketa txartel bat (banaka aurkeztuz) edo 90 euroko erosketa txartel bat (binaka aurkeztuz).
  2. Saria. 30 euroko erosketa txartela.

Erosketa txartel hauek Kirol materialaz edo paper dendetan trukatzeko izango dira.