Gaztetxoek Hirumugarrietako tontorra zapaldu dute

Uztarria 2004ko ots. 16a, 17:02
  • Gaztetxoentzako antolatutako ibiladian 6 baino ez ziren agertu
  • Lagun Onak M.B.k mendi argazki lehiaketa antolatu dute gaztetxoak erakartzeko asmoz

Azkenengo aste bukaeran Aralarren izan dira azpeitiarrak, Lagun Onak M.B.k antolatutako irteeraren baitan. Irteera gaztetxoentzako antolatu bazen ere nahi baino gutxiago agertu ziren zitara. Guztira 28 lagun bildu ziren eta hauetarik 6 baino ez ziren izan gaztetxoak.

Gaztetxoak erakarri asmoz, Lagun Onak M.B.koek mendi argazki lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren funtsa erakartzea dela kontuan izanik, lehiaketa Xoxoteko egunera arte geratzen diren 6 ibilaldietan zehar ateratako argazkiekin egingo da. Aipatutako lehiaketa sustatzeko, Aralarren izan ziren gaztetxo bakoitzari 40 argazkiko kamera oparitu zieten. Sari banaketa Xoxoteko egunean izango da.

Gaztetxoentzako antolatutako ibilaldiak honakoak dira:

  • Eskolarteko XVII. Mendi lehiaketa. Ibilaldi neurutua (Goiz ibilaldia), Azkoitian, 8:00etan
  • Urdaibai eta Gaztelugatxe (egun guztiko ibilaldia)
  • Santa Engrazi (egun guztiko ibilaldia)
  • Kakute (goiz ibilaldia)
  • Adarra (egun guztiko ibilaldia)
  • Txalintxo (egun guztiko ibilaldia)