'Hitza'-ren 1. zenbakiaren aurkezpen-festa 19an Zarautzen

Uztarria.com 2004ko ots. 17a, 15:02
  • Bideo bat botako da, bertsolariak egongo dira, antzerki esketxa...
  • 20:00etan da, Zinema Frontoian, eta azpeitiar denak gonbidatuta daude

Otsailaren 20an, ostiralez irtengo du Urola-Kostako Hitza euskarazko egunkariaren 1. zenbakiak (Uztarria Kultur Koordinadora da sortzaileetakoa), eta aurkezpen-festa 19an egingo da Zarautzen:

  • Ordua: 20:00.
  • Tokia: Zinema Frontoia. Udaletxetik gertu.
  • Bideoa botako da, proiektu modu arinean azalduz.
  • Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Jon Maia eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariak ariko dira.
  • Alproja, Zarauzko antzerki taldeak esketx labur bat egingo du.
  • Eta, mokaduarekin batera, 1. zenbakiaren aleak banatuko dira (herrietan, berriz, 20an banatuko da, etxez etxe).

Uztarriak herriko elkarte, ikastetxe, udal ordezkari, talde, herritar ezagun eta beste hainbati festara joateko gonbita egin die. Herritar denak daude bertara joateko gonbidatuta. Goazen Zarautzera!

Gogoratu Hitza-ren ezaugarri batzuk:

  • Egunero irtengo du, astelehenetan izan ezik.
  • 8 orrialde izango ditu. Tarteka 12 ere bai.
  • Urola-Kostako 11 herrietako berri emango du, "kalitateko egunkari plurala" eginez.
  • Azpeitiak orrialde bat izango du egunero; batzuetan zerbait gehiago.
  • Buzoietara banatuko da.
  • 2004an 631.000 euroko aurrekontua izango du Hitza-k.
  • Eskualdeko euskara elkarteak, Bertako Hedabideak (EKTkoa) eta Urola-Kostako gizarte eragileak dira enpresako bazkideak.
  • Udal bakoitzari urtean biztanleko hiru euroko laguntza eskatu zaio.