'Hitza'-ren aurkezpena asteartean Azpeitian

uztarria 2004ko ots. 7a, 23:02
  • Sindikatu Zaharrean egingo da, 19:30ean
  • Herriko elkarteak, ikastetxeak, enpresak… eta herritarrak gonbidatuta daude

Urtarrilaren 17an banatu zen Urola-Kostako Hitza-ren 0 zenbakia, otsailaren 20an irtengo du 1.ak, eta azkeneko egunetan sustatzaileak (besteak beste, Uztarria Kultur Koordinadora) proiektua herriz herri aurkezten ari dira.

Azpeitiko hitzordua:

  • Eguna: otsailak 10 (asteartea).
  • Ordua: 19:30.
  • Tokia: Sindikatu Zaharra.
  • Hizlariak: Uztarria, Hitza-ko zuzendaria eta Bertako Hedabideak.

Uztarriak Azpeitiko elkarteei, ikastetxeei, enpresei… bertara azaltzeko gonbita banatu die, eta herritar orok ateak zabalik izango ditu.

Aurkezpen-festa, otsailaren 19an, Zarautzen

Otsailaren 20an sortuko da Hitza (Egunkaria-ren itxieraren lehen urteurrenean), eta egun bat lehenago —osteguna da— aurkezpen-festa egingo da Zarautzen, Zinema Frontoian, 20:00etan. Bideoa, bertsolariak, antzerki esketxa, mokadua… Jakina, Uztarriako harpidedun edo bazkide, gonbidatuta daude.