Soreasun irudi makina doitu dute eta soinu makina berria ipini

Uztarria.com 2004ko urt. 30a, 19:01
  • Horrela, Soreasuko irudi eta soinu kalitatea asko hobetu da
  • Otsaila, apirila eta martxoan igandeetan haur eta gaztetxoentzako zinemaldia egongo da

Azpeitiko Soreasu Zineman irudi makina doitu dute eta soinu makina berria ipini dute. Soinu makina berriaz gain, 18 bozgorailu berri ere jarri dituzte. Horrela, Soreasuko irudi eta soinu kalitatea asko hobetu da. Soreasuk aspalditik behar zituen hobekuntza horiek eta errege inguruetarako hasiak zeuden lanekin, baina ezin izan dituzte orain arte erabat bukatu.

Hobekuntza horiek, guztira 9.000 euro inguru kostatu dira. Eta Soreasu inoiz berrituko balitzateke, erabiltzen jarraitzeko modukoak izango dira. Duela bost urte ere beste hobekuntza batzuk egin ziren, soinu kalitate aldetik. Baina orain egindakoekin alde nabaria antzematen da.

Igandeetan haur eta gaztetxoen zinemaldia

Igande honetan, otsailaren 1ean, haur eta gaztetxoei zuzendutako zinemaldia hasiko da "El seƱor de los anillos":http://www.elsenordelosanillos.aurum.es/ filmarekin. Emanaldiak, Soreasun izango dira, 17:00etan, eta sarrerak 3 euro kostatuko dira. Erakutsiko diren filmak euskaraz lortuz gero, euskaraz eskainiko dira. Momentuz, otsailean film bakarra eskainiko dute euskaraz, Cid, kondaira , otsailaren 15ean. Otsailaren 8an, Buscando a Nemo ikusteko aukera egongo da eta otsailaren azkeneko egunean Los Looney Tunes eskainiko dute.