Udalaren balorazioa San Sebastian festez

Azpeitiko Udala 2004ko urt. 25a, 12:01
  • "Poza" azaldu du festak ondo joan direlako eta "esker ona" adierazi herritarrei.
  • Plazan irakurri zen komunikatuak "ez zituen gogoan hartu indarkeriak herrian dituen beste biktimak eta mehatxatuak".
  1. Udalak bere poza azaldu nahi dio herriari festak oso ondo pasa ditugulako; giro alaia eta parte hartze haundia izan da nagusi.
  2. Udalak bere esker ona azaldu nahi die festa hauek horrela izateko hainbat lan egin duten herritarreiĀ…
  3. Hala ere, hain pozgarri izan ez diren zenbait ekintzez ere berri eman nahi genieke herritarrei; izan ere, astelehen gauean, gazte batzuk ( bost batek) argi koadro bat saboteatu zuten eta sarrailea aldatu konponketa eragotziz; udaltzainen eta udal zerbitzu orokorretako langileek azkar konpondu zuten egoera baina zera esan nahi genuke, horrelako ekintzei ez diogula zentzurik ez helbururik ikusten eta festak hondatzeko arriskua dakartela.
  4. Enparantza Nagusian irakurri zen komunikatuak ez zituen gogoan hartu indarkeriak herrian dituen beste biktimak eta mehatxatuak; hauek ere azpeitiarrak dira.

Hausnarketa hauek datorren urteko festak hobeak izaten lagunduko digutelakoanĀ…

Azpeitiko Udala