Urtarrilaren 24an bukatuko da Udaleko Gazteria sailak antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea

Uztarria.com 2004ko urt. 22a, 13:01
  • Gaur egungo sukaldaritza, ipuin kontaketa, dantza garaikidea, Afrikako dantzak eta perkusioa dira ikastaroak
  • Larunbatez Jolas aisialdi programan begirale aritzeko izena emateko epea ere orduan bukatuko da

Azpeitiko Gazteria sailak antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea larunbat honetan (urtarrilak 24) amaituko da. Azpeitiko Gazte Bulegoak honako ikastaro hauek antolatu ditu: gaur egungo sukaldaritza, ipuin kontaketa, dantza garaikidea, Afrikako dantzak eta perkusioa. Ikastaro horietan parte hartu nahi duenak Zapo Txokotik pasatu beharko du edo, bestela, telefono zenbaki honetara deitu beharko du: 943 15 71 61.

Bestalde, Larubatez Jolas programan begirale bezala ibili nahi dutenei ere larunbat honetan bukatuko zaie izena emateko epea. Informazio gehiago nahi duenak Zapo Txokoko arduradunekin jarri beharko du harremanetan.

Ikastaroak:

Gaur egungo sukaldaritza

  • Iraupena: 18 ordu.
  • Prezioa: 55 euro eta 45 euro Gazte Txartela, Ikasle Txartela eta langabeziako txartela dutenentzat.
  • Ikastaroaren egunak: bi talde osatuko dira. Talde batek asteartetan soilik izango du eskola, 19:00etatik 21:00etara. Talde horri martxoa arte luzatuko zaizkio eskolak. Bigarren taldeak astean bitan izango ditu eskolak: astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Talde horri otsaila arte luzatuko zaizkio eskolak.
  • Lekua: Zapo Txokoko sukaldea

Ipuin Kontaketa

  • Iraupena: 20 ordu
  • Prezioa: Doan
  • Eskola eguna: ostegunetan 18:30etik 20:30era
  • Lekua: Zapo Txokon

Dantza Garaikidea

  • Iraupena: 16 ordu
  • Prezioa: 32 euro eta 24 euro Gazte Txartela, Ikasle Txartela edo Langabezia Txartela dutenentzat
  • Ikastaroen eguna: larunbatetan 10:00etatik 12:00etara
  • Lekua: Betharrametako gimnasioan

Afrikako dantzak

  • Iraupena: 20 ordu
  • Prezioa: 50 euro eta 40 euro Gazte Txartela, Ikasle Txartela eta Langabetu Txartela dutenak
  • Eskola eguna: asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara
  • Lekua: Zapo Txokon

Perkusioa

  • Iraupena: 18 ordu
  • Prezioa: 40 euro eta 30 euro Gazte Txartela, Ikasle Txartela eta Langabetu Txartela dutenak
  • Eskola eguna: asteartetan 18:00etatik 20:00etara
  • Lekua: Zapo Txokon