Hernani eta Azpeitiaren arteko anaitze ekitaldia

Uztarria.eus 2004ko urt. 22a, 12:57

Julian Barrenetxea abesbatza Hernanin izan zen joan den igandean (urtarrilaren 18an) sagardo denboraldiaren hasieran; Hernani eta Azpeitiaren arteko anaitze ekitaldia izan zen gainera. Abesbatzaz gain Azpeitiko Udal Musika Banda, herriko ordezkari politikoak eta Joxe eta Sebastian Lizaso bertsolariak ere han izan ziren Azpeitia ordezkatzeko. Argazki galeria honetan anaitze ekitaldi horretako argazkiak daude ikusgai.