Azpeitiko bederatzi gazteri 27 urteko kartzela zigorra leporatu nahi die fiskalak

Uztarria.com 2004ko urt. 19a, 19:01
  • 2002ko elegante egunean Jose Mari Bastida, Azpeitiko alkate ohiarekin izandako liskarrengatik gazteei fiskalak kartzela zigorra eskatzen die
  • Gazteetako batek Uztarriari esan dionez, "hasierako montai mediatikoa montai juridikoa bihurtu da"

Uztarriak jakin duenez, 2002ko inauterietako elegante egunean, herriko zenbait gazte eta Jose Maria Bastida Azpeitiko alkate ohiaren artean izandako liskarrarengatik fiskalak Azpeitiko bederatzi gazteri 27 urteko kartzela zigorra eskatzen die. Gazte bakoitzari hiru urteko kartzela zigorra eta bi isun —biak gehituz gero 2.520 eurotara heltzen dira— egotzi nahi dizkiote. Gazteek oraindik ez dakite epaiketa noiz izango duten.

Gazteetako batek Uztarriari esan dionez, "hasierako muntai mediatikoa muntai juridikoa bihurtu da". Liskarrak Bastida eta gazteen artean gertatu ziren 2002ko elegante egunean. Gazteak alkatearengana hurbildu ziren mamuz jantzita gazte lokala eskatuz eta orduan sortu ziren liskarrak Bastida eta harekin zeuden zenbait lagun eta gazteen artean. Albiste horren berri eman zuen Uztarriak eta baita ere epaiketaren bidean dauden gazte horien inguruko iritzia ere. Jose Maria Bastidak, gazteen aurka jarritako akusazio kendu egin zuen baina fiskalak, hala ere, kasuarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen. Gazte horietako batek Uztarriari esan dionez "ez dugu uste Azpeitiko gazteek ditugun arazoak Donostiako epaile batek konponduko dituenik".