Emakumeon parte hartzerik gabe jairik ez

Izarraizpeko Sorginak Emakume Taldea eta Azpeitiko Bilgune Feminista 2004ko urt. 19a, 13:01
  • Urte bat gehiagoz, aurtengo San Sebastianak ere ozpinak izango dira emakumeontzat.
  • Beste behin gure parte hartzea betatua izango da.
  • Zer dute herrikoitik eszepzio egoera honetan?
  • Inork ez al du ezer egin behar benetan hala izan daitezen?

Bada ordua gizarte parte hartzaile baten aldeko apostua egin eta egoera oinarritik aldatzeko, hots, elkarteen osaketatik bertatik. Egun herriko hainbat elkartetan emakumearen parte hartzea utopia handi bat da.

Gizonek kontrolatutako ingurune sozial horrek indar handia du beste pertsonekin erlazioak eraikitzerako orduan. Ondorioz, emakumeak gizonezkoak eraikitako erlazioen menpean aurkitzen gara.

Bidezkoagoak izan beharko luketen giza harremanen bidean pausoak eman beharrean, gizarte sistema patriarkalak inposaturiko jarrerak birproduzitzen ari gara.

Emakumeak Elkarteetara!!

Bestetik, ezin dugu ahantzi udalak afera honen konpobidean azaldu duen axolagabekeria. Emakumeon eskubideak urteoro zapuztuak diren bitartean, instituzio honek ez du ezer egin denontzako diren festa batzuk errealitatean horrela izan daitezen. Udalaren lana da, edozein diskriminazio egoeraren aurrean neurriak jarri eta arazoekin amaitzea

Emakumeoak danborradara!! Kalea geurea da!!