Ambulancias Gipuzkoa S. Coop.: etekin handiak baina soldata lotsagarriak

Ambulancias Gipuzkoa S.Coop.-eko langileak 2004ko urt. 15a, 14:01
Anbulantzietako gidariek beraien egoera salatu dute anbulategi aurrean.

Gipuzkoan, anbulantzien arloan nagusia den Ambulancias Gipuzkoa-ko gidariok, egun osoa errepidean ematen dugu 120.000 pezetari dagokion soldata irabazteko. 160.000 pezetara heltzeko, egunean 10 ordutan jardun behar dugu lanean. Langile askok 35 orduko lan astera hurbiltzen doazen bitartean, gure ametsa astean 40 ordu lan egitea da, soldata duin baten truke.

Enpresa honek, urtero, irabazi garrantzitsuak ditu, baina ez dira era egokian banatzen. Ulergarria da bazkideek etekinak lortu nahi izatea, baina ez da onargarria irabazi horiek gidari kontratuen esplotazioan oinarritzea.

Orain arte eginiko lanuzteek ez dute enpresaren jarrera aldatzea lortu, eta horrek greba mugagabea hastera behartu gaitu, urtarrilaren 12tik aurrera. Honek eragozpen handiak sortzen dizkie erreabilitazioara, kontsultetara... doazen herritarrei, baina zera eskatzen dizuegu: honen errudunak enpresako zuzendaritzako kideak direla ulertzea.

Guk egoera lotsagarri hau aldatzeko asmo tinkoa dugu, eta horretan dago baturik gidarien kolektiboa.