Udal Euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu abian

Uztarria.com 2004ko urt. 14a, 19:01
  • Gaur, urtarrilak 15, hasiko dira ikastaro hauek
  • Ohiko ikastaroak ere eskaintzen jarraituko du

Azpeitiko Udal Euskaltegiak ikastaro berriak eskainiko ditu: ipuin kontaketan trebatzeko ikastaroa, euskal abestien ikastaroa, euskara jatortu eta aberasteko ikastaroa, Iturri Onetik 1 eta 2 eta gutun eta dokumentu oinarrizkoenak euskara egokian idazteko Josten ikastaroa, besteak beste. Ikastaro hauetan izena emateko epea amaitzear da, gaur, urtarrilak 15 hasten baitira ikastaro hauek. Ikastaro bakoitzak 30 orduko iraupena izango du eta astean bi ordutan emango dira.

Betiko ikastaroak ere eskaintzen ditu Azpeitiko Udal Euskaltegiak, hala nola, alfabetazioa, euskara ikasteko urrats desberdinak eta EGA azterketa prestatzeko ikastaroa. Ikastaro hauek ekainerarte luzatuko dira. Egunean bi orduko eskolak izango dira eta ordu bakoitzak 0,97 orduko kostua du. Ikastaro hauek aurrera ateratzeko 8-10 lagunetako taldeak osatu behar dira.

Euskara ikasteko laguntzak eta bekak ere ematen ditu Udal Euskaltegiak eta kasu batzutan doan ere atera daiteke.

Ikastaro hauetan parte hartzeko Azpeitiko Udal Euskaltegira zuzendu behar da (Perdillegi 3) edo bestela telefono zenbaki honetara deituta: 943 811947.