Umeen danborradako entseguak gaur hasi dira

Uztarria.eus 2004ko urt. 12a, 17:01
  • Ikasberri, Karmelo Etxegarai eta Iraurgi ikastetxeen entseguak izan dira gaur
  • Ostegunean egingo dute azkeneko entsegua
  • Ikusi entsegua argazkitan

San Sebastianak ere gerturatzen ari dira eta umeak ere prestatzen ari dira San Sebastianetarako. Urtero bezala, San Sebastian egunean aterako dira haurrak danborra jotzen herriko kaleetan. Danborradan, herriko ikastetxeez aparte, Itsasi Dantza Taldeko eta Juan Antxieta Musika Eskolako umeak ere aterako dira, azken hauek lehen aldiz.

Gaur izan dute lehen entsegua txikienek, eta osteguna arte egunero 16:00etan bilduko dira Azoka plazan. Gaurko entseguaren argazkiak ikusteko aukera duzu webgune honetan.

Aurten ere badira danborradan lehen aldiz irtengo duten umeak, eta urduritasuna nabari zen entseguan. Izan ere, azpeitiarrentzat oso berezia da danborrada eta are gehiago lehen aldiz irten behar dutenentzat. Aurreko urteetan irten direnak, berriz, beste patxada batekin atera ohi dira, baina hauek ere ilusioarekin.

Helduenak: asteartean eta ostegunean

Helduen entseguak bihar, asteartea, hasiko dira. 21:00etan izango da, Azoka plazan. Ostegunean izango dute bigarrena eta azkena, ordu eta toki berean. Dena dela, asteazkenean eta ostiralean, hala nahi duenak, izango du entseguak egiteko aukera, Jose Luis Frantzesenarekin.