Sindikatu Zaharretik Azpeitiko herriari

IƱaki Errazkin eta beste 11 lagun 2003ko abe. 30a, 17:12
  • Hamabi lagun baraualdian aurkitzen gara euskal presoen kolektiboak prozesu politikoan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatzeko asmoz
  • Azpeitiarrak presoen eskubideen alde konpromezua agertzera gonbidatu nahi ditugu abenduaren 31n burutuko den manifestazioan parte hartuz

Azpeitiko hamabi lagun baraualdian aurkitzen gara abenduaren 26tik 31 bitartean euskal presoen kolektiboak prozesu politikoan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatzeko asmoz. Orohar Euskal Herrian estatu espainiar zein frantziarrak zapaltzen dizkiguten eskubideen artean kokatzen dugu hau, eta euskal presoek, gatazka politikoaren ondorioz preso aurkitzen direlarik, eragiletza politikoa onartua eta bermatua izan behar dute.

Eta honetarako, euskal prozesu politikoan parte hartzea bermatzeko ezinbestekoa da euskal presoak euskal herriratuak izatea. Beharrezkoa da baita ere jasaten dituzten eraso, tratu txar, isolamendu eta orohar sakabanaketa politikarekin amaitzea.

Guzti hau dela eta, dei egin nahi diogu euskal herritarrei eta presezki Azpeitiko herritarrei eskubide hauen alde konpromezua agertzera. Horretarako aukera egokia duzue abenduaren 31n burutuko den manifestazioan parte hartzeko. Baita ere dei berezia egiten diogu euskal herritarrei abenduaren 3an Bilbon izango den manifestazio nazionalean parte hartu dezaten.

Euskal Herriaren alde eraginez EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA. Agur bero bat eta animoak espetxe desberdinetan bahituak zaudeten euskal preso guztiei.