III. San Silbestre lasterketarako dena prest

Uztarria.com 2003ko abe. 30a, 12:12
Iazko San Silbestre lasterketan azpeitiar batzuk helmugara heltzen
  • 10:00etan irekiko da izena emateko mahaia Udaletxe azpiko arkupetan
  • Lasterkari gazteenak 10:30ean aterako dira Enparantza Nagusitik

Iraurgi Atletismo taldeak antolatu du ohi bezala 2003ko San Silbestre Lasterketa. Lasterketa hau tradizio bihurtzen ari da gure herrian, aurtengoarekin hirugarren edizioa izango baita.

Parte hartzaile kopuru handia izan da joan den bi edizioetan. 2001ekoan 269 korrikalarik amaitu zuten proba hau eta iaz , berriz, 484k. Lasterketa jendetsua izaten da urtero ere. Lasterketan parte hartzeko izen emate epea 10:00etan irekiko da udaletxeko arkupetan. Hona hemen biharko lasterketako ordutegia:

Benjaminak NESKAK 700m 10:30ean

Benjaminak MUTILAK 700m 10:40ean

Alebinak NESKAK 1.100m 10:50ean

Alebinak MUTILAK 1.100m 11:00etan

Infantilak NESKAK 1.300m 11:10ean

Infantilak MUTILAK 1.900m 11:20ean

Kadeteak NESKAK/MUTILAK 4.150m 12:00etan

Jubenilak NESKAK/MUTILAK 4.150m 12:00etan

Beste maila guztiak 8.300m 12:00etan