Aitor Zubillaga izendatu dute 2003ko azpeitiar kirolari onena

Uztarria.com 2003ko abe. 29a, 16:12
  • Zubillagak uztailean Munduko Plater Tiro Txapelketa eskuratu zuen
  • Ekitaldi berdinean herriko kirol elkarteek beraien taldeetako kirolari onenak ere izendatu zituzten

2003ko azpeitiar kirolari onena Aitor Zubillaga izendatu dute. Zubillagak joan den uztailean eskuratu zuen Munduko Tiro Plater txapelketa. Larunbetan, abenduaren 29an, egin zen ekitaldia Udaleko Areto Nagusian.

Herriko beste hainbat kirolarik ere jaso zuten, arloka, saria. Arrantzakoa Jagoba Urangak eskuratu zuen; futbolekoa Mikel Labakak; txirrindularitzakoa Andoni Aranagak; Slalomekoa Xabier Madinak; areto futbolekoa Juanan Gartzia eta Nuarbe Sokatira Taldeari ere eman zioten sokatirakoa.

Herriko kirol elkarteek ere beraien kirolari onenak ere hautatu zituzten. Ekitaldi berdinean eman zituzten sariak. Illunbe Pilota Elkarteak Jurgi LarraƱagari eman zion; Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak Igor Sagardogiri; Judo Klub Taldeak Asier Aramendiri; Izarraitz Igeri Elkarteak Elixabete Mitxelenari; Lagun Artea Eskuderiak Xabier Lasari; Iraurgi Saskibaloi Taldeak Jon Ramos;, Lagun Onak Futbol Taldeak Odei Tenari; Karate Elkarteak Mikel Astizi; Iraurgi Atletismo Taldeak Xabier Aranagari eta Ikasberri Kirol Elkarteak Axier Egigureni.

Kirol kazetari onenaren saria, berriz, Txetxu Urbietari eman zioten.