Zaharretako tabernan amonak ezin bazkaldu

Joxe Miguel Muguruza Imaz | Iritzia
2003ko abe. 26a, 17:12

  • Herritar bat kexu agertu da Aitonena I-en bere amari (87 urte) Santo Tomasetan eman zioten tratuagatik
  • "Libre zegoen mahaian jarri zen, bazkaltzeko asmoz, baina esan zioten ez ziotela emango"

Kaixo denoi.

Uztarriara idatzi dudan iritzi honekin kexa agertu nahi dut Santo Tomasetan Zaharretakoan (Aitonena I-en) gure amarekin egin zutenagatik, ez ziotelako bazkaltzen eman eta etxera bidali zutelako.

Eguerdiko ordu biak inguru ziren, eta gure ama hori Zaharretakora joan zen. Inazia Imaz Iraola izena du, 87 urte ditu, bakarrik bizi da, eta herriko jai egun hartan etxean ezer prestatzen ez hastearren, hara joan zen zerbait bazkaltzera; kazuela txikiren bat jatea zen haren asmoa. Libre zegoen mahai batean jarri zen, alabak lagunduta. Neu hantxe tokatu nintzen. Eta orduan gertatu zen ezustekoa: Zaharretako tabernariak esan zion ez ziotela bazkaltzen emango, nahi bazuen hantxe egoteko, baina ez ziotela ezer aterako.

Gure amak erantzun zion libre zegoela mahaia, zerbait jan nahi zuela, eta, gainera, 87 urte izanik, ez al zuen Zaharretako tabernariak hori kontuan hartu behar. Tabernakoak berriz ere esan zion ez ziotela jaten emango. Nonbait, geroago jende askori ziren bazkaltzen ematekoak, Santo Tomasak zirelako eta barru giroa ere egiten zuelako, baina mahai hura libre zegoen eta gure amak hantxe egin nahi zuen bazkari legea.

Baina ezin izan zuen bete bere asmo xumea: jende artean, festa giroan, kazuela txiki bat jatea. Jaiki, Zaharretatik irten eta han joan zen etxera, euri artean. Penaz. Eta haserre. Nolabait esatearren, Zaharretatik bidali egin zuten 87 urteko amona.

Horixe esan nahi nuen, eta Uztarriara jo dut kasua publiko egitera. Oraindik oso haserre eta penatuta gaudelako gertaera horrekin.

Eskerrik asko,

Joxe Miguel Muguruza Imaz

Bidali:  

Erantzunak

Boikota | 2003-12-26 : 17:12

Honi erantzun beharra dukeu. Boikota!!!!!!!!

penagarriye | 2003-12-26 : 18:12

ta lotsagarriye aitonenakuek euki deben jarrerie. Benetan bertako jabiei arpeie eroi ber litzaioke gertaera honekin.

Bihotzik ez! | 2003-12-26 : 19:12

Etzakiat zein dan Aitonenako pertsona hau baiño bazekiat bihotzik eztaukela. Galdera bat eingo nitxoan gustoa: Alkatie eo jauntxon bat izen bauan neretzako zerbiu eingo iyoan ta Inazia bezelako herritar xume bati zeatik ez? gure apoio guztiye Inaziantzako.

Zuhurtzia! | 2003-12-26 : 22:12

Gertaerak sinesgarritasunik ez duenik ez dut esaten baina ondo egongo litzateke bi aldeak entzutea. Bata hemen duguna eta bestea tabernariarena.(faltan dagoena)
Hemen kontatutakoa berez ez dago ondo eta gaizki egindakoak ere aitortu eta barkatu egin behar dira. Baina gertakaria bere zirkustantzia konkretuekin aztertu behar da. Hitzak neurtu egin behar dira, eta iritzia zuhurtziaz eman beharko litzateke olakoetan, gauzak muturreraino eman beharrean. Eskerrik asko!

Serbitzariei santo tomas ona opatzen(HAU ARPEIYE dakezutena) | 2003-12-27 : 09:12

Etzat arritzen ezerre Aitonena(Azpeitikuen,ez Xanjuandegikuen) hori gertatzie.Nei re bein esnie izotzakin eskatzeatik kriston arpegi rarue ta txarra ipiñi zien atsuek. Ta: hi an hao funtzionari publikuen eo lana betetzen ta batematek esniei izotza botatzeko esate baik ez takek ze arpegi txarra ipiñi berrik, herritar baten eskaeriei serbitzeari limitau,ta arpegi txarrak heure espiluentzat reserbau. Hori alde batetik, ta bestetik emakume azpeitar horri santo tomasetan hori ein diyonai re kalea.
Batematek amen aipa dik bi bertziyo aitu ber diela (beti inpresentable bat eon ber dik indefendiblie defendatzen). Ba amen tzakeaben aukerie espresatzeko ta iñor ez tek espresau... jakiñe hori ein dunai ixi ixilik eotie komeni zikok. Azpeitiko Aitoneneko sirbientak txepara oso jiyote daude, toke bat jaso berko ebe ta despido kartie, beste batzuk askosez gutxiyoatik despediu die kargu publikotatik. Despediu ta aparte
negligentzi deskarau horreatik zigorra jaso klaro. Como esta el servicio!!!!

AZPEITIAR BAT | 2003-12-27 : 15:12

Kalekuek eztakit baino Sanjuandeiko Aitonenako serbitzaiek behintzet oso agradabliek die eta oso langiliek geiña.Zorionak zuei!

SANTO TOMASETAN AITONENAN BAZKALTZEN. | 2003-12-27 : 16:12

Ez dakit nor den amona hori ezta ere zein kamarera egokitu zitzaion, bakarrik esan daiteke ni eta nire koadrila Aitonenan ginala egun hartan bazkaltzen. Giroa ezin hobea zen,kamarerak alde batetik bestera zebiltzan denei eskatutakoa ahal bezain laster iristeko, eta ahal zuten umore onenarekin,ez de gutxi!!!

7garrenai | 2003-12-27 : 19:12

7 garrenai:Ba!Hik ze jakin goek zeiñ uan amama hori.Ez aiz eongo jendien sartu-erteriek apuntatzen.Hau Txorradak esan ditukenak
ta 6garrenai:egiye,Xanjuandeiko aitonenien aldeko jatorrak dituk

7.ai | 2003-12-28 : 01:12

Hik ze ustek, hi ta hire kuadrilliei bazkaye atea zizuela ta ja giro ona zeokela eo? Hik segi hire buruei beira, egoista halakue!!!!!

Joxe Miel Muguruzari | 2003-12-30 : 15:12

joxe miel muguruzai:
Consumidoresea jutie pentzakoek ba egoera hau salatzea?
eta Udaletxea baite.Ez ai konformau hau Uztarrian kontatzen,konsumidoresen kejau ta udaletxea re azaldu,ez laga zuen amai hori in diyonak
ola ta ola geratzen,ta au argitu

10.ai | 2003-12-30 : 18:12


Hik kaka etzak nahastu, saltsero halakue!!! Beak ikusikoik ze inberdun!!!

10.ai | 2003-12-31 : 20:12

11. arrazoie zaukek, baino Joxe Migeleek kontautakue dena egiye al da edo bere egiye bakarrik, zeren nik uste diat idatzia bere gustura moladatu duela.
Eta gauz Uztarriako Weebean salatu beharrean aAitonennan bertan sallatu behar zuen erraklamazio horri bat eskatuz,

4.nari arrazoia emateko | 2004-01-04 : 22:01

Ez zait batere ondo iruditzen jendea egiten ari den kritika guztia. Inork ez daki eta egi guzia. Bakoitzak bere aldekuai egin diezaiola nahi duen bezala baina inorri errespetua falta gabe. Eta errespetua faltzekotan aurpegira esan, ez emen. Erraza bait da emen idatzi eta edozeini izorratzea. Besterik gabe agurtzen naiz eta eskerrik asko irakurtzeagatik.

Gauzak argitzen | 2004-01-07 : 12:01

Aitonenak, bere izenak diyon bezela, attonai bakarrik serbitzeyo.
Txorradak alde batea utzita, hortik hitzeiten hasi aurretik ondo enterau ze pasa dan, parte guztiyei entzun. Eztet esaten ondo inde daonik, esatet entzuteko.
Bestetik, interesantie izengo litzeke jendiek jakitie Aitonenako langiliek ez diela funtzionayuek, Udaletxiek konzesiyo bidez kudeatzeu zerbitzu hori, hau da udaletxez kanpoko pertsonak ari die negoziyue eamaten alkiler moruko bat pagauez.
Gainea, 03 urtien eskuz aldau zan da eskuz aldautekun beti aldatzeie gauzak. Halare eztu justifikatzen pasa dana, Joxe Migel Muguruzak kontatzeun bezela pasa badie gauzak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu