Azpeitiko efemerideetan bilaketak egin daitezke

Uztarria.eus 2003ko abe. 19a, 15:12

Webgune honetan bertan publikatu genuen Imanol Elias-en Azpeitiko Efemerideak liburua. Orain, bilaketak egin daitezke, 5309 efemeride hoietan. Adibidez: Noiz inauguratu zen Garmendipeko futbol zelaia? Erantzuna, efemerideetan

Joan den abenduaren 9an aurkeztu zen jende aurrean "Azpeitiko efemerideak" liburua, Imanol Eliasek egin eta Uztarria Kultur Koordinadorak argitaratua. Egun hartarako, webgune honetan ipinita genituen efemeride guztiak, egunez-egun ikusi ahal izateko. Eta egunean egunekoak, portadan erakusten dira.

Baina, informazio hori guztia beste era batera ikusi eta aztertu ahal izateko, testu guztian bilaketak egiteko modua aurkezten dugu orain.

Datu-base haundia

Lan haundia egin du Imanol Eliasek. 5309 efemeride bildu ditu guztira aurkeztutako liburu honetan. Bataz beste, eguneko ia 15 efemeride, beraz. Hoietan guztietan egin daitezke bilaketa libreak, orain.

Adibide azkar batzuk:

Nola egin bilaketa?

Liburuko 5309 efemerideak datu-basean gordeta daude, eta baita bertako testu guztia indexatua ere. Horrek ahalbidetzen du bilaketa azkarrak egin ahal izatea. Gainera, hitz bat baino gehiago bilatzeko aukera ematen du modu honek.

Eta euskarako deklinabidera egokitu ahal izateko, hitzen hasiera bakarrik bilatzen da. Alegia, norbaitek "tren" bilatzen badu, "trena, treneko, trenaren..." eta deklinatutako hitz guztiak bilatuko direla. Aldiz, "trenaren" bilatzen badu, hitz horixe soilik aurkituko du. Horrexegatik komeni da bilatzen den hitza egoki aukeratzea.

Liburua salgai

Webgunean liburu guztia izan arren, liburua liburu da oraindik ere, bakoitzak bere etxean edukitzeko. Argazki mordoa du liburuak, eta baita efemeride batzuei buruz informazio gehiago ere. Oraindik eskuratu ez baduzu, gogoratu salgai dagoela toki hauetan:

  • Eklipse kultur dendan
  • Uztarriako lokalean (deitu telefono honetara: 943 15 03 58)
  • Iratzar liburu dendan
  • Martinez liburu dendan
  • Belaetxe liburu dendan

Uztarriako bazkideek, 6 eurotan erosi dezakete; gainerakoek, 12 eurotan.

Olentzeroetarako opari aproposa, ezbairik gabe.