Udalak elkarretaratzea egin du Manoli Urangari eginiko erasoa salatzeko

Uztarria.eus 2003ko abe. 9a, 11:12
  • Udalak agiria kaleratu du Uranga zinegotziaren erasoa salatuz
  • Ezezagun batzuk Uranga zinegotziaen etxera koktel bat bota zuten

Udalak elkarretaratzea egin du joan den ostiralean Manoli Urangari, PSE-EEko zinegotziari eginiko erasoa salatzeko. Joan den ostiralean iluntzeko 12ak aldera gertatu zen erasoa. Dirudienez, ezezagun batzuk koktel bat bota zuten Uranga zinegotziaren etxera.

Eraso hori dela eta Azpeitiko Udalak agiri bat kaleratu du. Bertan erasoa gogor salatu eta arbuitzen dute eta elkartasuna adierazten diote Uranga zinegotziari eta bere senideei. Udalak kaleratutako agiriak dionez "pertsona eta proiektu guztiak errespetatuak izatea nahi badugu ezin da onartu bere ideiengatik inor erasotua eta jazarria izatea".