'Azpeitiko efemerideak' liburuaren aurkezpena larunbat honetan

uztarria 2003ko abe. 5a, 12:12
  • Imanol Eliasek egin du, eta Uztarria Kultur Koordinadorak argitaratu
  • Aurkezpena, 12:30ean izango da, udaletxean

Imanol Elias azpeitiar historialariak Azpeitiko efemerideak. Herria historian zehar liburua egin du, Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadorak argitaratuta. Liburuan herriko berri hilabeteka-eguneka-urteka dago, xehe-xehe. Azpeitiarrontzat altxorra da, eta bihar (abenduak 6, larunbata) aurkeztuko da.

Liburuaren ezaugarriak:

  • Orrialdeak: 360.
  • Neurria: 21 x 29,7 zentrimero.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Argazkiak: 245.
  • Egilea: Imanol Elias Odriozola.
  • Salneurria: 12 euro. Uztarriako bazkideek (690 bazkide jada) erdi prezioan erosi ahal izango dute. Bazkideoi abenduko herri aldizkarian itsatsita iritsiko zaie txartela, eta liburua 6 eurotan erosteko, erakutsi egin beharko dute.
  • Saltzen non: Uztarriaren egoitzan eta Eklipse dendan.

Aurkezpena:

  • Eguna: abenduak 6 (larunbata).
  • Ordua: 12:30.
  • Tokia: Azpeitiko Udaletxea.
  • Hizlari: Imanol Elias, Julian Eizmendi alkatea eta Uztarriako ordezkari bat.