Uztarriaren 45. zenbakia dagoeneko kalean da

Uztarria.eus 2003ko aza. 10a, 20:11

Joan den ostiralean argitaratu zuen Uztarria Kultur Koordinadorak azaroko zenbakia. Beraz, aldizkaria bazkide eta harpidedunek etxeko buzoian jaso dute dagoeneko, baita ere Baite aldizkaria. Gaurtik aurrera webgune honetan daude bi aldizkariak ikusgai.

Hauek dira Uztarriaren azaroko zenbakian landu diren gai nagusiak:

  • Hegan egiteko ametsa gauzatze bidean : Jon Azpiazuk umetatik nahi zuen hegazkineko pilotua izan. AEBetan egin ditu lau urte titulua ateratzen; gaur egun Katalunian ari da ikasten.
  • Sumario hau lotsagarria eta asmakizuna da : Eneko Etxeberria eta Mikel Azkune, biak ere Egunkaria enpresako langile azpeitiarrak, libre daude urriaren 21etik, atxilotuta egon ostean, beste zazpi lagunekin. Haserre daude operazioarekin.
  • Hara eta hona autobusean : Batera edo bestera joateko autobus zerbitzua, egunero eta sarri hartzen dutenak asko dira Azpeitian. Baina nahiko komeria ibili behar da zenbait lekutara garaiz edo nahi den ordurako iristeko.
  • Tratu txarrei stop : Herrian zenbait ekitaldi antolatu dira Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrazteko eguna dela eta; iaz tratu txarrak jaso zituztenen 26 kasu lagundu ziren.
  • Eta beste hainbat gai

Uztarria aldizkarirekin banatu den Baite Azpeitiko euskalgintzaren aldizkariaren 18. zenbakia ere sarean da hemen

Egin zaitez bazkide edo harpidedun Uztarrian

Uztarriako bazkide edo harpidedun egin nahi izanez gero webgune honetan bertan eskaintzen dizugu horretarako aukera. harpidedun eginez gero hilabetero uztarria aldizkaria doan jasoko duzu zure etxean. Bazkide egin nahi izanez gero berriz Uztarria aldizkaria etxean jasotzeaz gain bazkide batzarrean parte hartu eta erabakitzeko ahalmena izango duzu.