Bolibar-Aitzorrotz gazte ibilaldia

Uztarria.eus |
2003ko urr. 27a, 11:06

Goizeko 8:30ean abiatu ziren Azpeitiko Enparantzatik Lagun Onak M.B.koak. Eguraldia lagun ez zuten arren, 37 mendizale elkartu ziren Aitzorrotz tontorra egiteko ilusioarekin.
Ibilaldia Eskoriatzako Bolibar (420m) auzotik hasi zuten. Herritik, hormigoizko bide bat dago, kanposantura doana eta handik tontorrera doan pista jarraitu zuten. Ordu eta erdiko ibilaldia egin ostean mendi tontorrera (728m) iritsi ziren. Tontorrean, ohiturei jarraituz, Santa Kruz ermitako kanpaiak astidu zituzten. Baina eguraldia medio, ez zuten paisaiaz gozatzerik izan. Aitzorrotz gailurretik Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko mugako mendiak ikus daitezke, baita ere Kurutzeberri, Udala eta Lenizko gailurrak. Hamaiketakoa egin ondoren itzulera bide beretik egin zuten, eta Bolibarreko elizako egurrezko bobeda berezia ikusi zuten.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu