Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria kalera, beste denak ere bai

Uztarria.eus 2003ko urr. 21a, 13:10

Mikal Azkune eta Eneko Etxeberria azpeitirrak aske gelditu dira Juan Del Olmo, Auzitegi goreneko epailearen aurrean deklaratu ostean. Beste zazpi atxilotuak ere aske gelditu dira.

Atzo gauean, Juan Del Olmo epaileak atxilotu zuen Eneko Etxeberria eta gaur goizean deklaratu ostean aske gelditu da. Ostegunean, Guardia Zibilaren operazioan atxilotutako zortziak ere aske gelditu dira, horietatik bost fidantza ordaindu ostean. Jose Mari Sorsek eta Mikel Sorozabalek 30.000 euroko fidantza ordaindu beharko dute. Xabier Legarrak, Mikel Azkunek eta Juan Mari Larrartek berriz 12.000 eurokoa. Eneko Etxeberria, Amando Hernandez, Angel Ramon Diez eta Mikel Arrizabalaga kargurik gabe aske utzi ditu Del Olmo epaileak. Informazio gehiago Berrian