Eneko Etxeberria atxilotu dute

Uztarria.eus 2003ko urr. 20a, 23:10
Gauean, Madrilen zegoela

Eneko Etxeberria Egunkariako abokatua da, eta azken atxiloketen inguruan lan egiten Madrilen zebilen. Izan ere, gaur eta bihar ari dira deklaratzen azken zortzi atxilotuak. Gaur, Eneko atxilotu dute.

Informazioa osatu ahala joango gara hemen plazaratzen. Dakigun bakarra, zera da: Eneko Etxeberria deklaratzen ari da, atxilotuta eta inkomunikatuta.

Operazio hau aurrekoaren jarraipena da traza guztien arabera.