Nafarroa Oinez diruz laguntzeko lau kontu ireki dituzte antolatzaileek

Uztarria.eus 2003ko urr. 20a, 12:10

Irunberrin, atzo, ospatzekoa zen Nafarroa Oinez 2003 Arangoiti ikastolari laguntzeko. Baina, goizeko bostetan euria hasi eta bertan behera gelditu zen ikastolaren alde festa hau. Ondorioz, Arangoiti ikastolak zor galantak egingo ditu. Galerak estaltzeko eta Irunberriko ikastolari laguntzeko lau kontu korronte ireki dituzte antolatzaileek.

Hona Nafarroa Oinez 2003n sortutako galerak estaltzeko antolatzaileek ireki dituzten kontu korronteak. Lagundu Arangoiti ikastolari!

  • Euskadiko Kutxan: 30 35 00 58 35 05 80 07 76 30.
  • Nafarroako Aurrezki Kutxan: 20 54 00 41 82 91 30 48 61 74.
  • Baserritarren Kutxan: 30 08 00 42 51 12 03 79 59 25.
  • Santander Central Hispanon: 00 49 25 72 24 25 14 21 01 30.