Auto bat irauli dute bariantean

Uztarria.eus 2003ko urr. 9a, 21:10

Presoen sakabanaketa salatzeko auto bat irauli dute gaur arratsaldeko 18:30ak aldera Sanjuandegiko bidegurutzean. Ekintza horrekin presoak bisitatzerakoan senideek eta lagunek istripuak izateko duten arriaskua salatu nahi izan dute.

Ez da lehen aldia Azpeitin horrelako ekintza bat burutzen dela. Otsailean, Ihauterietan, 'Txikiteo Elegante'-ko eguardian Enparantza Nagusian beste auto bat irauli zuten. Orduan ere, dispertsioak presoen senide eta lagunei sortutako ondorio larriak salatu nahi izan zituzten.