Iban Otaegi 'Beixama' lau t'erdiko txapelketatik kanpo utzi dute

Uztarria.com 2003ko urr. 9a, 14:10

Hasiera batetan jokatu behar zuen arren, azkenean lau t'erdiko txapelketatik kanpo gelditu da Iban Otaegi Beixama pilotari azpeitiarra. Arrazoia lehiakortasuna dela azaldu diote txapelketako antolatzaileek.

Azkenean lau t'erdiko txapelketatik kanpo gelditu da pilotari azpeitirra. Otaegik joan zen abuztuan galdetu omen zion enpresari tokirik izango ote zuen txapelketan: "Mutiloak esan omen zien bazuela tokia. Bidartek urrena ezetz" adierazi du Otaegik. Azkenean ezetzak irabazi du eta Otaegi txapelekatik kanpo gelditu da. "Lehiakortasunarengatik" izan omen da, aurten, partehartzaile kopurua murriztearen arrazoia antolatzaileen arabera.

Nahiko etsita dago Otaegi albistearen berri izan duenean, "aurten ez banaiz sartu ez naiz gehiago sartuko" esan du. Hemendik aurrera bizitza "lasaiago" hartuko duela eta enpresako partidak bakarrik jokatuko dituela ere gaineratu du.

Albiste hau berrian irakurri dugu.

Bigarren mailako txapeldun

Iban Otaegi Beixama Profesionalen bigarren mailako lau tÂ’erdiko txapelduna izan zen 2000.ean. Abenduaren 8an Enrike Galarza, Galarza V.aren kontra, Astelehena frontoian (Eibarren) jokatutako partida irabazi zuen. Finalaz gain, Otaegik txapelketako partida guztiak ere irabazi zituen. Guztia Uztarria aldizkariko 2001eko urtarrileko zenbakian jaso zuen.

Ibanen palmaresa El Portal de la Pelota Vasca webgunean duzu.