Jostaldi Kirolakek garaipena lortu zuen asteburuan jokatutako partidan

Uztarraia.com 2003ko urr. 9a, 13:10

85-51ko emaitza lortu zuten azpeitiarrek Tauren aurka jokatu zuten partidan.

Joan den asteburuan jokatu zuten partida Jostaldi Kirolakek eta Tauk. Partidaren ia hasieratik Azpeitiarrak aurretik joan ziren markagailuan eta azkenean 85-51ko emaitzarekin garaile amaitu zuten. Hori gutxi balitz, taldeko jokarali guztiek lortu zuten saskiratzea. Denboraldia hasi zenetik bigarrengo aldiz lortu dute gauza bera egitea.

Kadeteetan ere azpeitiarrak garaile

Kadete emakumezkoetan 34-46ko emaitzarekin garaipena lortu zuten azpeitiar neskek Oreretan jokatu zuten partidan. Mutilek ere berdin egin zuten Bergaran jokatutako partidan, baina hauen garaipena larriagoa izan zen, 58-59ko emaitza lortu baitzuten.